DEIALDIAK

JARDUERAK

Argazki erakusketa: Cristina García Rodero " con la boca abierta

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2020/07/26

EDUKIA

Rekalde Aretoak Con la boca abierta (Ahoa zabalik) erakusketa aurkezten du, Cristina García Roderok denboran zehar garatutako obra garrantzitsua. Erakusketa, 1979an bilduma honen lehenengo argazkia egin zuenetik gaur egun arte igarotako berrogei urte hauetako ibilbide profesionalaren atzera begirako ikuspegia da.

Argazkiak askotarikoak dira, “landa-izaera etnografikoenetik izaera abangoardistenetara igarotzen direlako. Hori guztia bikaintasun apur bat ere galdu gabe munduan gertatzen dena kontatzeko moduan; izan ere, horri esker, Magnum Photos agentzia ospetsuko argazkilari espainiar bakarra da”.

“Erakusketa haur baten jaiotzaren irudiarekin hasten da, bere lehenengo aire-ahokada arnastean, guztiaren printzipioa islatzen diguna; hortik, gizakiaren sentimendurik sakonenetatik nabigatuko dugu, Cristina García Roderok bere lanari ematen dizkion sakontasunak eta egiak maisuki harrapatuta, argazki-bidaia Georgiako beila bateko azken hasperenarekin amaituz”, adierazten du Moyak.

Erakusketaren ibilbidea, Cristina García Roderoren begirada pertsonalak gidatutako bidaia zoragarri bat da, irudien bitartez zirrarak helarazteko eta gogo-aldarte desberdinak berrikusteko asmoa duena. Egileari banakotasunak interesatzen zaizkiola eta jendearengana hurbiltzeko beharra duela ikusten da, beti saiatzen baita pertsonekin harreman hurbila sortzen.

ARGIBIDE GEHIAGO

Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944068532

Rekalde Aretoa

salarekalde@bizkaia.eus

Rekalde Aretoa