Ezagutu erreferentziazko emakumeak zure mugikorrean jolasten

Gizarte-konpromisoa

Gure mundua eraldatu duten emakumeak ezagutzen dituzula uste duzu? Froga ezazu EmariApp aplikazioan

Historian zehar, mundu osoko emakumeek ekarpen izugarriak egin dizkiote zientziari, kulturari, arteari, kirolari edo gizarteari, baina askotan ezkutuan geratu dira edo oharkabean pasatu dira.

Orain, EmariApp aplikazioari esker, mundu osoko emakume erreferenteak ezagutu ahal izango dituzu zure mugikorrean edo tabletan jolastuz. Horretarako, nahikoa duzu aplikazioa deskargatzea -Google Play eta App Store plataformetan dago eskuragai-, eta mundua eraldatu duten emakumeei buruz zer dakizun erakusten hastea.

Jokoaren dinamika oso erraza da. Egunero, astelehenetik ostiralera, minutu eta erdi izango duzu lau erantzunen artean erreferentziazko emakume baten izena asmatzeko. Asmatzeko aukera gehiago izan ditzazun, bost pista izango dituzu. Bai erraza!

EmariApp-ek hileko sailkapena du; beraz, ahal duzun galdera guztiei erantzun behar diezu. Kontuan izan egun batean jokatzen ez baduzu aste berean egin dezakezula, larunbata eta igandea barne, puntuak galdu gabe. Baina astebetez galderei erantzun ezin badiezu, ez kezkatu, hil osoan erantzuteko aukera duzu. Hori bai, aurreko asteetako partidak 20 puntu gutxiagotik abiatzen dira, gehienezko 100 puntutako puntuazio baterako.

Gainera, aplikazioak aukera ematen dizu:

  • Nazioarteko edo Euskal Herriko erreferentziazko emakumeak modu errazean proposatzea, proposamen guztiak kontuan hartuko dira.
  • Familiarekin, lankideekin edo kuadrillarekin talde bat sortzea, emaitzak alderatzeko eta emakumeek gizartean, zientzian eta kulturan duten presentzia zabaltzen laguntzeko.

Ez izan zalantzarik, EmariApp jaitsi eta hasi dibertitzen mundua aldatu duten emakumeen ondarea ezagutuz eta zabalduz.

"Deskargatu EmariApp, animatu jolastuz ikastera!"