Udalei, udal erakunde autonomoei eta mankomunitateei, gazteen artean euskara sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko egiten dituzten jardueretarako diru-laguntza

PROGRAMAK ETA EKIMENAK

KULTURA ETA SORMENA

Udalei, udal erakunde autonomoei eta mankomunitateei, gazteen artean euskara sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko egiten dituzten jardueretarako diru-laguntza

A) euskaraz egindako materialak sustatzeko eta bideragarriago egiteko ekimenak edo ekintza egitarauak, batez ere, ume eta gazteentzat prestaturikoak, besteak beste, euskarazko bideoak, bideo jolasak,jostailuak, jolas hezigarriak eta antzekoak, softwareak eta abar zabaltzeko eginikoak. B) xedetzat euskarazko irakurzaletasuna sustatzea duten egitarauak .c) etorkinen euskara-gaitasuna lantzera jotzen duten egitarauak. D) bestelako egitarauak: ume eta gazteen hizkuntz gaitasuna sendotzeko antolaturiko egitarauak, begiraleen hizkuntz prestakuntza, materialaren sorkuntza, tokian tokiko aldizkako argitalpenen sorkuntza, eta euskararekin, euskararen historiarekin edo hizkuntzarekin loturiko ospakizunak, eta hainbat eremutan izen handia duten pertsonaiak omentzeko ospakizunak edota bestelako ospakizunak antolatzeko jarduerak eta abar.e) tokian tokiko euskararen ondarea jaso, zaindu eta berreskuratu nahi duten egitarauak, ondare hori gizartearen barruan erabili ahal izateko (kantuak, bertsoak, euskalkiak etab.). Egitarauok aintzat hartzeko,  nahitaezkoa izango da horiek guztiek izatea euskaltzaindiaren edo labayru ikastegiaren onirizpena, eskatzaileek eurek ekarri beharrekoa. F) euskarazko web orriak sortu, taxutu eta on line jartzeko proiektuak, baldin eta egitasmook badute plan bat, bideragarritasuneta mantentzeari buruz, eta euren berriztapena bermatzen badaurtean-urtean, gutxienez, 5 urtean zehar.

Helburuak

Gazteen artean euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzea 

Erakunde sustatzailea

  • Erakundea: Bizkaiako Foru Aldundia
  • Saila: Euskara, Kultura eta Kirola
  • Helbidea: Euskara zuzendaritza nagusia

Gaztedi proiektuaren araberako sailkapena

  • Estrategia: Kultura eta Sormena
  • Esku-hartzeko lerroa: Identitatea

Argibide gehiago

Programaren datuak

Card image cap
  • Tipologia
    • Laguntzak eta diru-laguntzak
    • Partaidetzarik ez dagoen enpresei
  • AURREKONTUA

    4000.000,00