DEIALDIAK

ENPLEGUA

Administrari 2 plaza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/11/03

BALDINTZAK

  • Gutxienez goi mailako heziketa zikloko formakuntza izatea, Administrazioaren eta/edo Finantzen adarretan; eta/edo unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako titulua, zuzenbidearen edo enpresa administrazioaren arloan, edo antzekoetan.
  • Gutxienez bi urteko esperientzia, antzeko zereginetan. Aintzat hartuko da Administrazio publikoetan edo haientzat lan eginez lortutako esperientzia.
  • Euskarako titulu ofiziala, gutxienez C1 mailakoa.

Aintzat hartuko da beste hizkuntza batzuk eta ofimatika jakitea.

EDUKIA

Eskaintzen dugu: kontratu mugagabea; eta lanpostu bakoitzaren mailari eta ezaugarriei dagozkien diru irabaziak. Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez hiru urterako, zehaztu ditugun eskakizunen inguruan sortzen diren aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Bereziki kontuan hartuko da gizarte ekintzetarako sentsibilitatea edukitzea.

Eginkizunak:

  • Gaikuntzako kontabilitatea eta finantzak administratzea.
  • Nominak eta gizarte aseguruak kudeatzea.
  • Kuradoretzapekoen ondasunak administratzea.
  • Administrazio lanei dagokien beste edozein eginkizun.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gaikuntza

944 35 65 80

Campo & Ochandiano. Ercilla 18, 1º Dcha 48009 Bilbao.