DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2025eko ekitaldian garapenerako lankidetzaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloetan dirulaguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/04/14

BALDINTZAK

  1. Euskadiko Autonomia Erkidegoko kasuan kasuko erregistroan eratuta eta izena emanda egotea, gutxienez deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu baino bi urte lehenagotik.
  2. Erakundearen estatutuetan jasota izatea jarduera nagusien artean garapenerako lankidetzaren arloan egiten duela.
  3. Irabaziak lortzeko asmorik ez izatea.
  4. Egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Ordezkaritza iraunkorra izateko, erakundearen egiturarik garrantzitsuenak Bizkaian egon behar dira, eta hori agirien bidez frogatu behar da. Horretarako, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKE) Bizkaian kontrataturiko pertsonen zerrenda aurkeztu behar du, Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakiekin. Bizkaian erabiltzen duten/dituzten lokal(ar)en deskripzioa ere aurkeztuko da, eta bertan adieraziko da lokalek zenbat metro karratu eta zenbat ekipo informatiko eta komunikazio ekipo dituzten, jendaurreko ordutegia, eta, halakorik badago, egoitzak dituen beste erabilera batzuk, GGKEen ohiko lanarekin zerikusia duten erabilerez gain. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak eskabidea aurkezteko zuzeneko erantzukizuna bereganatzen du, eta proiektuen dokumentazioa Bizkaiko bulegoan izateko konpromisoa hartzen du.
  5. 2024an Bizkaiko Lurralde Historikoan gizartea eraldatzeko gutxienez bi sentsibilizazio- edo hezkuntza-jarduera egin izana. Ez dira sentsibilizazio-ekintzatzat hartuko komunikabideetan egiten diren esku-hartzeak, ezta GGKEarekin lotura zuzena duten taldeei zuzendutako topaketak edo jarduerak ere.
  6. Ezin dute izaera bereko dirulaguntza edo laguntzak direla-eta hasi den itzulketaedo zigor-prozeduraren batean sartuta egon.

EDUKIA

Foru dekretu honen bidez, arautu egiten dira Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak 2025ean gizarte-eraldaketarako lankidetza-, sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak egiteko, garapenerako lankidetzan genero-ikuspegia sartzeko, larrialdietarako eta ekintza humanitarioko ekintzak egiteko eta eremu estrategikoari lotutako urte anitzeko proposamenetarako emango dituen dirulaguntzen oinarriak eta deialdia.

Dirulaguntza mota hauek arautzen dira:

  1. Garapenerako lankidetza proiektuetarako dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat (II. Kapitulua).
  2. Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta/edo gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuetarako dirulaguntzak (III. Kapitulua).
  3. Herri txirotuetan edota Bizkaian ekintza zehatzak egiteko dirulaguntzak (IV. Kapitulua).
  4. Sorburuan laguntza teknikoak kontratatzeko dirulaguntzak, tokiko erakunde bazkideen genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketa errazteko (V. kapitulua).
  5. Ekintza humanitariorako eta larrialdietarako dirulaguntzak (VI. Kapitulua).
  6. Esparru estrategikoarekin lotutako prozesuetarako dirulaguntzak (VII. kapitulua).

Eskabideak aurkezteko epea:

  • VII. kapitulurako: 2025eko urtarrilaren 14tik 2025eko otsailaren 13ra, 13:30ean.
  • Gainerako kapituluetarako: 2025eko martxoaren 14tik 2025eko apirilaren 14ra arte, 13:30ean.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru aldundia

944066484 / 944067807 / 946083738