DEIALDIAK
DIRU-LAGUNTZAK
2026ko ekitaldian garapenerako lankidetzaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloetan dirulaguntzak
IREKIA
Aurkezpen-epea
Noiz arte 2026/04/23
BALDINTZAK
1. Erakunde onuradun izan daitezke Dekretuaren 2. artikuluko baldintzak betetzen dituzten erakundeen erakunde eta partzuergoak:
a) Euskadiko Autonomia Erkidegoko kasuan kasuko erregistroan eratuta eta izena emanda egotea, gutxienez deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu baino bi urte lehenagotik.
b) Erakundearen estatutuetan jasota edukitzea jarduera nagusien artean garapenerako lankidetzaren arloan egiten duela.
c) Irabaziak lortzeko asmorik ez edukitzea.
d) Egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Bizkaiko Lurralde Historikoan edukitzea. Ordezkaritza iraunkorra edukitzeko, erakundearen egiturarik garrantzitsuenak Bizkaian egon behar dira, eta hori agirien bidez frogatu behar da.
e) 2025an Bizkaiko Lurralde Historikoan gizartea eraldatzeko gutxienez bi sentsibilizazio- edo hezkuntza-jarduera egin izana. Ez dira sentsibilizazio-ekintzatzat hartuko komunikabideetan egiten diren esku-hartzeak, ezta GGKEarekin lotura zuzena duten taldeei zuzendutako topaketak edo jarduerak ere.
f) Ezin dute izaera bereko dirulaguntza edo laguntzak direla-eta hasi den itzulketaedo zigor-prozeduraren batean sartuta egon.
2. Erakundeen partzuergoek aurkezturiko proiektuek ere dirulaguntza jaso ahal izango dute. Partzuergoko erakunde guztiek bete eta egiaztatu behar dituzte aurreko idatz-zatietan adierazitako baldintzak.
EDUKIA
Foru dekretu honen bidez, arautu egiten dira Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak 2026an gizarte-eraldaketarako lankidetza-, sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak egiteko, garapenerako lankidetzan genero-ikuspegia sartzeko, larrialdietarako eta ekintza humanitarioko ekintzak egiteko eta eremu estrategikoari lotutako urte anitzeko proposamenetarako emango dituen dirulaguntzen oinarriak eta deialdia.
- II. kapitulua: Garapenerako lankidetza proiektuetarako dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat. Kapitulu honen bidez, laguntzak eman nahi dira, 2026eko ekitaldian, giza garapenerako lankidetza-ekintzak egiteko, txirotutako herrietan, aldaketa ekonomikoak, sozialak, politikoak, kulturalak, ingurumenekoak, emakume eta gizonen arteko botere harremanetakoak bultzatzeko, irabazi-asmorik gabeko erakundeen bitartez. Erakundeon jarduera nagusietako bat garapenerako lankidetza izan behar da; adibidez, GGKEak, gizarte mugimenduak erlijio kongregazioak, fundazioak eta antzekoak izan daitezke.
- III. kapitulua: Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta/edo gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuetarako dirulaguntzak. Kapitulu honen xedea 2026eko ekitaldian gizartea eraldatzeko sentsibilizazioan edota hezkuntzan diharduten proiektuetarako laguntzak arautzea da, Bizkaiko Lurralde Historikoan.
- IV. kapitulua: Herri txirotuetan edota Bizkaian ekintza zehatzak egiteko dirulaguntzak. Kapitulu honen helburua da lankidetzan ohikoak ez diren eragileak nazioarteko elkartasunera sartzeko erraztasunak eskaintzeko laguntzak arautzea.
- V. kapitulua: Jatorrian laguntza teknikoak kontratatzea, erakunde eskatzaileek lan egin ohi duten tokiko erakunde bazkideen genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketa errazteko.
- VI. kapitulua: Ekintza humanitariorako laguntzak. Kapitulu honen xedea da hondamendi naturaletatik edo gatazka armatuetatik eratorritako GLBren Laguntza Hartzaileen Zerrendako herrialdeetan sortutako ekintza humanitarioko proiektuak egiteko 2026ko ekitaldiko laguntzak arautzea.
- VII. kapitulua: Esparru estrategikoari lotutako prozesuetarako dirulaguntzak. Kapitulu honen xedea da 2025etik 2027ra bitarteko ekitaldietan eremu estrategikoari (aurrerantzean, AE) lotutako urte anitzeko prozesuak egiteko laguntzak arautzea.
Proiektu guztiek ikuspegi bikoitza izango dute, eta, beraz, garapenerako lankidetzari nahiz gizarte eraldaketarako hezkuntzari lotutako jarduerak barne hartu beharko dituzte.
Funts bakoitzerako portzentajea, gutxienez, honako hau izango da:
a) Giza aldaketarako hezkuntza: proiektuak jasotako dirulaguntza osoaren %10 garatu beharko du gutxienez, eta %25 gehienez.
b) Garapenerako lankidetza: proiektuak jasotako dirulaguntzaren %75 garatu beharko du gutxienez, eta %90 gehienez.
Eskabideak aurkezteko epea eta era Eskabideak aurkezteko epea:
— VII. kapitulurako: 2026eko urtarrilaren 13tik 2026ko otsailaren 12ra, 13:30ean.
— Gainerako kapituluetarako: 2026eko martxoaren 23tik 2026eko apirilaren 23ra arte, 13:30ean.
ARGIBIDE GEHIAGO
DEIALDI-EGILEA
Bizkaiko Foru aldundia
944066484 / 944067807 / 946083738