GAZ Enkarterri, eskualdeko gazteen emantzipazioa errazteko laguntza-zerbitzu berria

Enplegua Etxebizitza Osasuna eta ongizatea Prestakuntza

Zerbitzuak 16 eta 35 urte bitarteko gazteei informazioa, orientazioa eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiko dizkizue, besteak beste, prestakuntzaren, enpleguaren, etxebizitzaren eta ongizate emozionalaren arloetan.

Bere helburua Enkarterriko gazteen emantzipazio- eta garapen pertsonaleko prozesuak erraztea da, beren bizi-proiektua eraikitzeko eta prestakuntzarekin, enpleguarekin, etxebizitzarekin, ongizate emozionalarekin eta ingurunean parte hartzearekin lotutako baliabideetara iristeko behar dituzten tresnak eta laguntza eskainiz.

Zerbitzuaren bidez, gazteek emantzipazio-prozesuarekin lotutako hainbat arloren inguruko informazioa eta orientazioa jaso ahal izango dute, hala nola prestakuntza, enplegua, etxebizitza, ongizate emozionala eta ingurunean parte hartzea.

Zerbitzuak emantzipazioaren ikuspegi integrala du abiapuntu: prozesu hori ez da etxebizitza edo enplegua eskuratzea soilik, baizik eta pertsona bakoitzak bere bizi-proiektua pixkanaka eraikitzen, erabakiak hartzen eta autonomia garatzen duen prozesua.

Aurrez aurreko eta arreta telematikoa

GAZ Enkarterri bulegoa Enkarterriko Mankomunitatean egongo da, Arangurenen, eta arreta telematikoa eskainiko du astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, WhatsApp, bideodei, telefono eta posta elektroniko bidez.

Horrez gain, hilabete bakoitzeko hirugarren asteartean, 16:00etatik 18:00etara, aurrez aurreko arreta eskainiko da, baita eskualdeko udalerrietan zerbitzu ibiltaria ere, beharrezkoa denean.

Harremanetarako datuak:

  • Bulegoa: Enkarterriko Mankomunitatea | Mancomunidad de Municipios de las Encartaciones La Inmaculada auzoa, 15 · 48850 Aranguren, Bizkaia
  • Telefonoa eta WhatsApp: 621 159 275
  • Posta elektronikoa: gaztedi@enkarterri.eus

Argibide gehiago

Enkarterriko Mankomunitatea

"GAZ Enkarterri zerbitzu berriak eskualdeko gazteei beren bizi-proiektuak eraikitzeko prozesuan laguntzeadu helburu, eskura dituzten baliabideetara iristea erraztuz eta zalantzak argitzeko, beharrak identifikatzeko eta autonomia handiagoa lortzeko aurrera egiteko gune hurbila eskainiz"