DEIALDIAK

JARDUERAK

GAZ emantzipaziorako zerbitzua: Online hitzaldi eta tailerrak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/09/30

BALDINTZAK

👥16-34 arteko gazteak

EDUKIA

NORABIDE. HARREMAN OSASUNTSUAK NOLA ERAIKI.
📅 Irailak 17 – 🕔 18:00
Gure harremanek zuzenean eragiten dute nola sentitzen garen eta gure ongizatean. Saio honetan, harreman osasuntsuagoak eraikitzen, kalte egin diezaguketen dinamikak identifikatzen eta alarma-seinaleak antzematen ikasiko dugu. Bakardadea, mendekotasun emozionala eta pertsonak ezagutzeko eta lotura esanguratsuak sortzeko zailtasunak ere landuko ditugu.

ETXEBIZITZA EROSTEKO LEHEN URRATSAK.
📅 Irailak 22 – 🕕 17:30
Etxebizitza bat erostea erabaki garrantzitsua da, eta prozesua hasi aurretik hainbat alderdi kontuan hartzea komeni da.
Saio honetan, etxebizitza bat aukeratzerakoan zertan fijatu, erosketaren prozesuak zein urrats dituen eta zein tramite egin behar diren azalduko dugu.
Lehen aldiz etxebizitza erosteko asmoa baduzu, hitzaldi hau zuretzat da!

 

HIPOTEKEN INGURUAN JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA.
📅 Irailak 30 – 🕕 18:00
Hipoteka bat eskatu aurretik, garrantzitsua da eskaintzen diren aukerak eta baldintzak ondo ulertzea.
Saio honetan, hipotekaren oinarrizko kontzeptuak, interes-tasak, kuotak, gastuak eta kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk azalduko ditugu.
Zure etxebizitza erosteko finantzaketa nola prestatu jakin nahi baduzu, ez galdu!

 

Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink  ✍️

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Eusko Jaurlaritza

646 109 126

GAZ emantzipaziorako Zerbitzua

gaz@euskadi.eus

GAZ emantzipaziorako Zerbitzua