DEIALDIAK

JARDUERAK

GAZ emantzipaziorako zerbitzua: Online hitzaldi eta tailerrak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/10/26

BALDINTZAK

👥16-34 arteko gazteak

EDUKIA

NORABIDE. IKASI TEKNOLOGIAREN MENDEKOTASUNA KUDEATZEN

📅 Urriak 8 – 🕕 18:00

Teknologiak gure egunerokoan gero eta leku handiagoa hartzen du, baina nola eragiten dio horrek gure arretari eta ongizateari? Saio honetan, teknologiaren erabileraz jabetzeko, gure arreta hobeto kudeatzeko eta ohitura digital osasuntsuagoak garatzeko gakoak ezagutuko ditugu.

HORNIDURAK: ZER JAKIN BEHAR DUGU?

📅 Urriak 15 – 🕔 17:00

Etxeko hornidurek gure hileko gastuetan duten eragina hobeto ulertu nahi duzu? Kontsumobiderekin batera, tarifak, fakturak, energia-etiketak eta gizarte-bonu termiko eta elektrikoa aztertuko ditugu, kontsumoari buruzko erabakiak informazio gehiagorekin hartu ahal izateko.

ETXEBIZITZA ALOKATZEKO ETA EROSTEKO BALIABIDEAK, LAGUNTZAK ETA ONURAK

📅 Urriak 20 – 🕕 18:00

Etxebizitza bilatzen ari bazara edo etorkizunean alokatu edo erostea planteatzen baduzu, saio hau interesatuko zaizu. Eskura dauden baliabide, laguntza eta onurak ezagutuko ditugu, eta prozesuan kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak azalduko ditugu.

SEKTORE PUBLIKOAN LAN EGIN

📅 Urriak 26 – 🕕 18:00

Lanbideren eskutik, sektore publikoan lan egiteko interesa baduzu, aukera horiek hobeto ezagutzeko aukera izango duzu. Enplegu publikoaren motak, sarbideko prozedurak eta baldintzak azalduko ditugu, baita hautaketa-probak prestatzeko eta deialdi baten oinarriak behar bezala aztertzeko aholkuak ere.

Ez galdu aukera eta animatu zaitez!

Izena emateko: https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Eusko Jaurlaritza

646 109 126

GAZ emantzipaziorako Zerbitzua

gaz@euskadi.eus

GAZ emantzipaziorako Zerbitzua