Gazte Panela

Partaidetza

EMAN IZENA GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIAREN GAZTEPANELEAN!

Euskadiko 10.000 gaztek baino gehiagok parte hartzen dute Behatokiaren ikerketetan, gure inkestei erantzunez.

15 eta 34 urte artean badituzu, zuk ere GaztePanelean parte har dezakezu.

Urtean zehar 4 inkesta inguru bete behar izango dituzu. Inkestetarako estekak posta elektroniko edo WhatsApp bidez bidaliko dizkizugu.

Inkesta bakoitzean oparien zozketak egingo dira erantzuten duten pertsonen artean.


PARTE HARTU!


GALDERAK ETA ERANTZUNAK

Zer da Gazteen Euskal Behatokia?

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta EmantzipazioZuzendaritzaren zerbitzu bat da, gazteen errealitateaeta beharrak ezagutzeko ikerketak egiten dituena.Gazteen parte-hartzea funtsezkoa da gazte-politikakbideratzeko informazioa izateko.

Zer da panel bat?

Biztanleria baten (kasu honetan, gazteen) ordezkari/adierazgarri diren pertsona-talde bat da, informazioa aldizka ematen duena.

Nork osatzen du GaztePanela?

Euskadiko Autonomia Erkidegoko 15 eta 34 urte bitarteko pertsonek.

Zertara behartzen nau GaztePaneleko kide izateak?

Inkesta batzuk erantzun behar izango dituzu (online edo telefonoz). Kasu batzuetan, elkarrizketetan edo eztabaida-taldeetan parte hartzeko eskatuko dizugu, baina panelean egoteak ez zaitu horietan parte hartzera behartzen, borondatezkoa izango da.

Zenbat inkesta egin beharko ditut?

Urtebetean 4 inkesta inguru baino ez dira egingo. Telefonoz deituko dizugu edo mezu bat iritsiko zaizu posta elektronikoz edo WhatsApp bidez inkestaren berri emateko. Mezu horretan inkestan sartzeko esteka izango duzu.

Zer lortzen dut?

Urtean zehar oparien zozketak egingo dira inkestei erantzuten dieten pertsonen artean. Gainera, eztabaida-taldeetara joaten bazara edo banakako elkarrizketa bat egiten baduzu, ordainsaria jasoko duzu kasu guztietan.

Zenbat denbora egon behar dut GaztePanelean?

Parte hartzea borondatezkoa denez, edozein unetan eman ahal izango duzu baja, hala nahi izanez gero.