DEIALDIAK

BEKAK

Gaztedi Busturialdea Bekak 2020

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2020/12/31

BALDINTZAK

- 18-25 urte izatea, biak barne (edo 30 urte baino gutxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako pertsonen kasuan).

Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.

- Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.

- Jasotako prestakuntzarekin erlazio zuzena duen hiru hilabetetik gorako lan-esperientzia ez izatea.

- Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea, hain zuzen ere: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrieta.

EDUKIA

Busturialdeko gazteek bertoko enpresatan trebatzeko aukera dute "Lana bilatzea, Lana da" programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker, 2020 urtean ere eskainiko diren 10 formazio beken bitartez. Busturialdeko hainbat udalek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako udalek) eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dituzte beka horiek, Lanbideren bitartez.

Bekek ikasitakoa praktikan jartzeko eta lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskainiko diete eskualdeko gazteei.

Bekek gehienez bost hilabetez benetazko lan merkatura hurbiltzeko eta prestakuntza eta lana uztartzeko aukera ematen dute, hau da, eskualdeko enpresatan lanekoak ez diren praktikak egin ahal izango dituzte.

Bekaren zenbateko garbia hilero 680 eurokoa izango da eta hilabete bakoitzaren bukaeran jasoko da. Bekadunari, gainera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emango zaio, lanekoak ez diren praktiken kotizazio-kontuaren kodean.

'Gaztedi Busturialdea Bekak' programan parte hartu nahi duten eskualdeko gazteek Lanbiden izena eman edota eskualdeko gazteria zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dute.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Busturialdea

GIZ Bermeo 94 617 91 58, GIB Gernika94 627 02 15 edo URREMENDI 94 625 76 09

info@gaztedibusturialdea.eus

Gaztedi Busturialdea