DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Gaztedi Busturialdearen logotipo berria aukeratzeko lehiaketa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2022/12/09

BALDINTZAK

  • Lehiaketan, Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten hamazortzi udalerrietan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta) artferroldatutako 14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.
  • Parte- hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  • Norberak sortutako lan originalak eta inoiz saritu gabeak baino ezin daitezke aurkeztu.

EDUKIA

Gaztedi Busturialdea proiektuaren irudi berria izango den logotipoa aukeratzea. Irudi hau, Gaztedi Busturialdeak, edozein euskarritan (paper, webgune, sare-sozial, roll-up, arropa, poltsa…) egiten dituen ekintzak identifikatzeko eta zabaltzeko erabiliko da. Irudiak Gaztedi Busturialdearen izaera islatu beharko du.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Busturialdea

94 617 9158 (Bermeo) 94 625 7609 (Urremendi LGE) 94 627 0215 (Gernika)

info@gaztedibusturialdea.eus

Gaztedi Busturialdea