DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

GazTEDurangaldea 2026. Pantailak ez du dena kontatzen.

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/11/17

EDUKIA

18 urtetik gorako gazteei zuzendutako hitzaldi-zikloa da, sare sozialei, osasun mentalari eta harremanei buruzkoa. 

70 minutu inguruko saioa da, hizlari batek gidatua. Bideo laburrak, datu egiaztatuak eta mugikorretik erantzuteko zuzeneko inkestak izango ditu. Helburua da osasun mentalaren garrantziaz jabetzea, sare sozialen alde ona eta arriskuak ezagutzea, eta nola erabiltzen ditugun eta guregan zer eragin duten hausnartzea.

Arratsaldeko saioak (18:00–19:30) · Sarrera librea, edukiera bete arte

  • Azaroak 13, ostirala: Durango, Plateruena
  • Azaroak 17, asteartea: Zornotza, Zelaieta Zentroa

ARGIBIDE GEHIAGO

jpg Kartela (JPG 461 KB)

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gazteak Durangaldea

GazTED