Bizkaiko Gazteen diagnostikoa
Anistasuna Enplegua Etxebizitza Familia Gizarteratzea Jasangarritasuna Kultura-nortasuna Osasuna eta ongizatea Partaidetza Prestakuntza
Txosten honek Bizkaiko gazteen errealitateari buruzko ikuspegi orokorra ematen du, 2026ko ekainean eskuragarri dagoen informaziotik abiatuta.
Bere helburua da lurraldeko gazteen bizi-baldintza nagusiak modu ordenatuan eta irisgarrian deskribatzea, funtsezko eremuei helduz, hala nola etxebizitza, hezkuntza edo parte-hartzea. Azterketa egiteko, zeharka txertatu da genero-ikuspegia, bai eta gazteen jatorriari erreparatzen dion begirada intersekzionala ere, besteak beste.
Hori egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiak adierazleak bildu, hautatu eta sistematizatzeko prozesua egin du. Erakundearen datuei erreferentziazko beste iturri estatistiko batzuk gehitu zaizkie, besteak beste, Gazteen Euskal Behatokia (aurrerantzean, GEB), EUSTAT, EIN, Eusko Jaurlaritza (Osasun Saila)... Informazio hori guztia adierazle-sistema komun batean integratu da, gazteen errealitatearen dimentsioak modu koherentean interpretatzeko aukera ematen duena.
Txostenak dibulgazio-orientazioa du batez ere, eta aurkezpena eta komunikazioa errazteko diseinatu da. Gainera, lan honek jarraipena ematen dio Bizkaia Gazteak 2030 estrategiaren esparruan hasitako ildoari, eta laugarren eguneraketa da 2022an argitaratutako lehen txostena egin zenetik.
PRESTAKUNTZA
• Gazteen bi herenek goi-mailako ikasketak amaitu dituzte, eta eskola uzte goiztiarraren tasa txikia da.
• Batxilergo modalitatearen aukeraketan alde nabarmenak ikusten dira sexuaren arabera (giza eta gizarte zientzia gehiago emakumeen artean, zientzia eta teknologia gehiago gizonen artean).
• Gazteen erdia baino gehiago hirueleduna da.
• Ikasketak amaitu ondorengo laneratze-maila –unibertsitatekoa eta LHkoa– eta lotutako enpleguaren ehunekoa handiak dira.
• Emakumeak ez dira gizonak bezain baikorrak lan-merkatuan duten kokapenari dagokionez, adierazle gehienetan prestakuntza-maila handiagoak izan arren.
ENPLEGUA
• Gazteen langabeziak azken bost urteetako beheranzko joerarekin jarraitzen du (% 12,9).
• Hala eta guztiz ere, gazteen lan-baldintzek hobetu daitezkeen alderdiak erakusten jarraitzen dute:
- Gazteen langabezia-tasa biztanleria osoaren bikoitza da.
- Gazteen % 40 inguruk aldi baterako kontratua du, baina bilakaera ona da. - 10 gaztetik 3k kontratu partzialarekin egiten dute lan. %20
- Soldatek gora egin arren, gazteen % 35ek baino gutxiagok 600 euro ditu hilean.
- Ekiteko gogo handia dago, baina benetako ekintzailetzaren ehunekoa oso mugatua da.
• Oro har, lan-baldintzek testuinguru zorrotza erakusten dute, emakumeei gehiago eragiten diena (behin-behinekotasun eta partzialtasun handiagoa, batez besteko soldata txikiagoa...).
ETXEBIZITZA
• Gazteen % 30 inguru emantzipatuta daude, EBkoa baino ehuneko 20 puntu gutxiago. Independizatzea lortu dutenen ia erdiak alokairuerregimenean egin du.
• Emantzipatzeko batez besteko adina 30 urte ingurukoa da, Europako batez bestekoa baino ia lau urte gehiago, eta independizatzeko adin egokiena baino bost urte gehiago.
• Handitu egin da etxebizitzaren kostuaren eta gazteek beren gain har dezaketen gehieneko prezioaren arteko aldea, eta horrek ahalegin ekonomiko oso handia eskatzen du.
• Testuinguru horretan, gazteen ia erdiek uste dute emantzipazioprozesua zapuztuta gera daitekeela epe laburrean.
• Emakumeek gizonek baino urtebete lehenago independizatzeko joera dute, eta baldintza ekonomiko zorrotzagoetan egiten dute.
DEMOGRAFIA ETA FAMILIA
• Bizkaiko gazteak 172.792 izatera iritsi dira, eta bilakaera hori migrazio-saldo positiboari lotuta dago funtsean, eta neurri txikiagoan itzulera-tasaren igoerari.
• Belaunaldiak ordezteko gaitasuna txikia da oraindik ere, eta amatasunerako batez besteko adina 32 urtetik gorakoa da. Ugaltze-dinamiketan aldeak ikusten dira amen jatorriaren arabera.
• Gazteen hiru laurdenek, gutxi gorabehera, seme-alabak izateko borondatea adierazten dute. Hala ere, handitu egin da proiektu hori nahi den unean ez gauzatzearen pertzepzioa.
INKLUSIOA
• Oro har, pobreziak eta pobrezia jasateko arriskuak beheranzko bilakaera erakusten dute.
• Hala eta guztiz ere, gazteen heren batek zailtasun handiak ditu oraindik hilaren amaierara iristeko, eta, aldi berean, gora egin du diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kopuruak.
• Emakumeek posizio txarragoa dute ahultasun ekonomikoaren adierazle gehienetan.
• Ikasten edo lan egiten ez duten gazteen ehunekoa % 5 baino gutxiagora murriztu da.
ANIZTASUNA
• Gazteen hiru laurdenak feministatzat hartzen dira, eta datu hori zertxobait murriztu da azken urteetan. 15-19 urte 20-24 urte EAE, 2024. Emakumeak neurri handiagoan jotzen dira feministatzat. %90 25-29 urte %85,9 %60 %69,1
• Generoagatiko indarkeriari eta diskriminazioari buruzko datuak ez dira positiboak. Salaketek azken hamarkadako mailarik altuenak dituzte, eta 10 emakume gaztetik 7k beldurra diote gauez kalean bakarrik ibiltzeari.
• Tolerantzia-mailak baretu egiten direla dirudi: desberdin pentsatzen dutenekiko ezinegona areagotu egiten da, atzerritar gehiegi daudela uste dutenen pertzepzioa apur bat hazi egiten da, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren babesa ahuldu egiten da...
OSASUNA ETA ONGIZATEA
• Oro har, gazteek balorazio positiboa egiten dute beren osasunari buruz. Soilik gutxiengo batek uste du bere osasun-egoera txarra dela, nahiz eta datuak okerrera egin azken bosturtekoan. %9 15-19 urte 20-24 urte EAE, 2023. 25-29 urte %7,2 %6
• Ondoez emozionalarekin lotutako arazoak (antsietatea, depresioa, bakardadea, ideia suizidak...) nabarmen handitu dira gazteen artean, eta intzidentzia handiagoa da emakumeengan.
• Osasun-arazo kronikoek eta obesitateak gora egin dutela ikusten da, eta bilakaera hori nabarmenagoa da Bizkaian. %3 %5,0 %0
• Gazteen % 60 inguruk kirola erregulartasunez egiten du. Hala ere, alkoholaren kontsumo intentsiboak gora egin duela ikusten da, tabakismoa antzeko ehunekoetan mantentzen den bitartean.
• Gazteen heriotza-kausa nagusietako batzuk (zirkulazio-istripuak edo suizidioak) murriztu egin dira azken urteotan.
KULTURA-NORTASUNA
• Gero eta gazte gehiagok menderatzen dute euskara, eta euskaraz ikastea aukeratzen dute.
• Hala ere, oraindik ere hizkuntzaren erabilera mugatua dago lagunekin eta sare sozialetan. Emakumeek joera handiagoa dute erabiltzeko.
• Kultura-jardueretan parte hartzeak eta irakurtzeko ohiturak bilakaera positiboa izan dute.
• Sare sozialak erabiltzea funtsezkoa da gazteen eguneroko bizitzan, baina badirudi igoera hori geldiarazi egin dela.
• Denbora libreari dagokionez, aisiarekiko gogobetetze-mailak parametro positiboetan jarraitzen du gazteen artean.
JASANGARRITASUNA
• Gazte gehienek uste dute ekologista direla (3 gaztetik 2k), baina datu horrek ez du hobera egin azken urteetan. 15-19 urte 20-24 urte EAE, 2024. Gizonen ehunekoa emakumeena baino zertxobait handiagoa da. 25-29 urte
• % 50 inguruk kontsumo jasangarriko jarduerak egiten dituzte, hala nola norberaren poltsa eramatea, gutxi ontziratutako produktuak erostea... eta joera goranzkoa da.
• Gazteek ez dute garraio publikoa erabiltzen, eta txirrindulariek atzera egiten dute.
PARTAIDETZA
• Gazteak, ideologikoki, ezkerretik hurbilago daude eskuinetik baino, batez ere emakumeak.
• Gizarte-inplikazioari dagokionez, % 17k dio boluntariotza-jardueretan parte hartzen duela, eta asoziazionismo-tasa % 40tik hurbil dago.
• Gai publikoekiko eta politikarekiko interesak gora egin badu ere, alderdi politikoekiko desafekzioak gora egin du, eta gazteen % 40k soilik bozkatzen du beti. Demokraziaren funtzionamenduarekiko gogobetetasuna ahuldu egin da.
• Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketaren balorazioa positiboa da, eta erakundeekiko konfiantza gehiengoa da. Hala ere, gazteen % 70 inguruk uste dute erakundeek ez dutela kontuan hartzen beren iritzia.
• Zerbitzu publikoek aldeko balorazioa badute ere, pertzepzio positibo hori ahuldu egin da pixkanaka azken bosturtekoan.
EGOERA PERTSONALAREN ETA TESTUINGURUAREN BALORAZIOA
• Gazteek oso positibotzat jotzen dute Bizkaiko bizi-kalitatea, eta onargarritzat jotzen dute Euskadiko egoera orokorra, nahiz eta bi adierazleak okerrago bilakatzen diren.
• Enplegua da Bizkaiko arazo nagusia oraindik ere, nahiz eta azken urteotan etxebizitza eskuratzeko kezka nabarmen handitu den.
• Gazteen gogobetetze-maila pertsonalak behera egin du, eta gero eta pertsona gehiagok uste dute gurasoenak baino baldintza okerragoetan bizi direla.
• Ildo horretan, etorkizuneko itxaropenek gero eta ikuspegi baikorragoa islatzen dute.
Argibide gehiago
"BIZKAIA GAZTEAK 2030"