DEIALDIAK

LEHIAKETAK

«Ramiro Pinilla» eleberri laburren lehiaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2027/02/20

BALDINTZAK

Sari horren hautagai izan ahalko dira egoitza Espainian duten pertsonak, edozein dela ere haien nazionalitatea.

EDUKIA

Getxo Kulturak publiko egin du «Ramiro Pinilla» eleberri laburren lehiaketaren 10. edizioaren deialdia, idazle getxoztarraren memoria mantentzeko asmoz.

Lehiaketako saria honako hau izango da hizkuntza bakoitzean irabazten duenarentzat: 6.300 euro, oroigarri bat eta Alkatetzak emandako egiaztagiria. Gaztelaniazko lan irabazlea argitaratzen bada, Getxo Kulturak lan horren aleak erosiko ditu, 1.000 euroan gehienez. Bestalde, euskarazko lan irabazlea Erein argitaletxeak argitaratuko du, eta horretarako, egileak bere lehen edizioko eskubideak lagako ditu.

DEIALDI-EGILEA

Getxoko Udala

94 466 01 23

Getxo Kultura; Basagoiti etorbidea, 77

Getxo Kultura