DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Getxoko sortzaileak 2025 - Kultur sormenerako dirulaguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/04/28

EDUKIA

Getxo Kulturak “Getxoko sortzaileak” deialdiaren edizio berri bat abian jarriko du etzi, otsailak 27. Ekimen horren xedea da laguntza eskaintzea artelanak egitera zuzendutako sorkuntza prozesu zehatzak garatu nahi dituzten getxotar guztiei zein udalerri honi lotutako mota honetako proiektuak garatzeko interesa duten Getxokoak ez diren sortzaileei.

Deialdiak hartzen dituen modalitate artistikoak zazpi dira guztira: arte eszenikoak, ikus-entzunezko lanak, musika, literatura eta ilustrazioa, hezkuntzako edota bitartekaritza proiektu kulturalak sortzea eta garatzea, obra bisualak eta plastikoak eta baita beste sorkuntza diziplina batzuetako obrak ere. Proiektuak jatorrizko bertsioan aurkeztu beharko dira, eta ezingo dira itzulpenak izan. Era berean, aurkeztutako obrak sormen-fasean egon beharko dira guztiz garatu gabe eta eskatzaileak bakarka sortutako lanak izan behar dira.

“Getxoko sortzaileak” deialdiari buruzko dokumentazioa dagoeneko eskura dago www.getxo-kultura.eus/deialdiak webgunean eta proposamenak era telematikoan soilik aurkeztu ahal izango dira (Getxoko Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez). Ekimen horri lotutako edozein kontsulta helbide elektroniko honetara bidali ahal izango da: getxokultura@getxo.eus.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Getxoko Udala

94 466 01 23

Muxikebarri, Basagoiti Etorbidea 77

getxokultura@getxo.eus

Getxoko Udala