DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Aisialdirako begirale ikastaroa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/10/09

EDUKIA

kastaroak Ume eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua eskuratzea ahalbidetuko dau, Eusko Jaurlaritzeak homologatuta. Trebakuntza metodologia parte-hartzailearen bidez egingo da, tokian tokiko errealidadera egokituta eta honako balioetan oinarrituta: feminismoa, parte-hartzea, aniztasuna eta kulturartekotasuna. Helburua da aisialdi hezitzailea eta euskalduna sustatuko daben agente aktiboak trebatzea.
 

Ikastaroa 2026ko urriaren 17an hasiko da eta 2027ko apirilaren 24ra arte iraungo dau. Izena emoteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik, GIZen, eskainitako plaza kopurua arinago beteten ez bada. Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzura hurbildu (Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean) eta izen-emote orria bete beharko da.


Ikasturte osoko 9 asteburu Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean izango dira, zapatuetan, 10:00etatik 18:30era (ordubete eta laurdeneko atsedena bazkaltzeko). Hiru asteburu, barriz, La Arboledako aterpetxean izango dira (zapatuko 10:00etatik domekako 15:00etara).

Ikastaroa atal bitan banatuko da: alde teorikoa (150 ordu) eta praktikoa (160 ordu). Derrigorrezkoa da atal biak gainditzea. Ikastaroan parte-hartzeko, ikasleek 18 urte bete behar dabez 2027an zehar eta DBH titulua izan beharko dabe. Ikastaroa euskeraz izango da eta bertan parte-hartzeko euskeraz egiteko gaitasuna izatea ezinbestekoa da.

Matrikularen prezioa 35 urte baino gitxiago daukien eta Bermeon erroldatutako gazteentzat 360 eurokoa izango da, beste guztientzat, barriz, 460 euro. Matrikularen barruan aterpeko hiru asteburuak (mantenu osoa) sartuta dagoz.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gazteentzako Informazio Zerbitzua

94 617 91 58 / 688 819 950 (WhatsApp)

Kultur etxea, irakaskintza, 14-16, 1. pisua

giz@bermeo.eus

Bermeoko GIZ