Gozatu Bizkaia bizikletaz #BizkaiBizi!

Osasuna eta ongizatea

Ezagutzen duzu BizkaiBizi? Bizkaiko Foru Aldundiak eta 9 udalerrik bizikletak mailegatzeko eskaintzen duten zerbitzu berria da.

Programa berri honek 650 bizikleta elektriko ditu, 85 km-rainoko autonomia dutenak, eta erabiltzaileen mugikortasuna ahalbidetzen dute 9 udalerrien artean: Bilbo, Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldo.

Bilbon bizikleta bat hartu eta Barakaldon uztea posible da orain! Bizikletak erabiltzeko mugak programa osatzen duten udalerriak baino ez dira. Gainera, geltoki guztiak metro-aho edo autobus-geltoki batetik gehienez 5 minutura daude; beraz, bizikletan eta oinez egindako joan-etorriak garraio publikoarekin konbina ditzakezu.

Bizikletak 78 ainguraketa-puntutan banatuta daude. Barakaldo da estazio gehien dituen udalerria (27), ondoren Getxo (14), Leioa (8), Portugalete (7), Santurtzi (6), Erandio (5), Berango (4), Sestao (4) eta, azkenik, Bilbo (3). Udalerri bakoitzak bizikleta egokitu bat du gutxienez. Bizikleta horiek 3 gurpil dituzte, ibilgailua okupatzen duen pertsonaren segurtasuna bermatzeko.

Erregistroa doakoa da! Erregistratzeko, 16 urtetik gorakoa izan behar duzu (16 eta 17 urte, aitak/amak edo legezko tutoreak sinatutako baimenarekin, eta NANaren fotokopia batekin), eta www.bizkaibizi.eus zerbitzuaren web-orrian edo BizkaiBizi aplikazioan sartu. Izena emateko unean, sistemak erabiltzaileari eskatuko dizkio bere datu pertsonalak, telefono mugikorraren zenbakia eta kreditu edo zordunketa txartel baten datuak, erabileraren araberako karguak egiteko. Eta, aukeran, Barik bat lotzea ere bai.

Aplikazio berria iOserako eta Androiderako prest dago, eta hari esker, beste funtzionaltasun batzuen artean, denbora errealean ikus daitezke ainguraketa- eta karga-guneen kokapena eta eskuragarritasuna, bizikleta alokatu eta itzuli nahiz erabiltzailearen profila kudeatzeaz gain.

Bizikletak aparkalekutik bi modutan erretiratu daitezke.

Lehenengoa, APParekin bizikletaren QRkodea eskaneatuz eta, bigarrena, erabiltzaileak webgunean izena ematean bere profilari lotu dion Barik txartelarekin. Bidaia bakoitzaren kostua alta ematean adierazi den kreditu- edo zordunketa-txartelean kargatuko da, ez, ordea, Barik txartelaren saldoan.

Bizikleta metropolitar berriak operatiboak izango dira eguneko 19 orduz, 05:00etatik 24:00etara, asteko zazpi egunetan zehar.

Bizikleta elektrikoen zerbitzu berriaz gozatzeko ezinbestez urteko kanon finkoa eta erabileraren araberako tarifa zehatzak ordaindu beharko dira.

Tarifak
ABENDUAREN 31RA ARTEKO TARIFAK 2024KO URTARRILAREN 1ETIK AURRERAKO TARIFAK
URTEKO ABONUA 12,50 EURO URTEKO ABONUA 25 EURO
ERABILTZEAGATIKO TARIFAK 0-30min ---- ERABILTZEAGATIKO TARIFAK 0-30 min 0,15 €
30-60min +0,175 € 30-60 min 0,35 €
60-90min +0,25 € 60-90 min +0,50 €
90-120min +0,25 € 90-120 min +0,50 €
+120 min +6 € / orduko (edo haren zati) +120 min +6 € / orduko (edo haren zati)

Dena den, hasierako eskaintza berezi gisa, BizkaiBizik bere jarduerari urteko kanona eta erabiltzeagatiko tarifak erdira murriztuta ekingo dio, bi orduak gainditzen dituen tartean izan ezik.

Abenduaren 31ra arte, urteko txartelak 12,50 euro balioko ditu, eta lehenengo 30 minutuak doakoak izango dira.

Aprobetxatu egunak bizikletaz mugitzeko, eguraldi onaz gozatuz eta naturarekin harremanetan jarriz BizkaiBiziri esker.

“BizkaBizik 650 bizikleta elektriko ditu, erabiltzaileen udalerrietako mugikortasuna ahalbidetzen dutenak “