DEIALDIAK

BEKAK

Garapenerako lankidetzan espazializatzeko bekak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/10/08

BALDINTZAK

  • Administrazio-egoitza EAEn izatea 2025eko urtarrilaren 1a baino lehenago.
  • Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala edukitzea.
  • Gehienez 28 urte edukitzea 2025eko urtarrilaren 1ean.
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia edukitzea lankidetzan edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloan.

Lehendik beka horien beren edo antzeko izaera dutenen onuradun ez izana EAEko Aurrekontu Orokorren kargura.

EDUKIA

Zer dira?

  • Garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak dira.
  • Formazio hau eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Gasteizko egoitzan egiten dira 12 hilabetez.

Espezializazioak:

  • Lankidetza Afrikan.
  • Ekintza humanitarioa.
  • Gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta komunikazioa.
  • Giza Eskubideen pertsona, defendatzaile eta komunitateen babesa.

Bekaren zenbatekoa:

  • 22.000 euro, horietatik, 2.000 euro formaziorako izango dira.
  • Nola egin dezaket eskakizuna?

  • Lehiaketa-prozeduraren bidez esleitzen dira bekak eta eskakizunak egiteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da.
  • Dokumentazioa aurkeztea eta eskakizunak akreditatzea modu telematikoan egingo dira www.elankidetza.euskadi.eus webguneko “Deialdiak" atalean edota www.euskadi.eus webgunean.
  • Deialdiaren ebazpena EHAAn zein eLankidetzaren webguneanLinkedinean eta X kontuetan argitaratuko da.
  • Honako esteka honetan egungo deialdiaren egoera kontsulta dezakezu.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia

945 01 81 23

n-fradejascorral@elankidetza.eus

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia