DEIALDIAK

JARDUERAK IKASTARO ETA TAILERRAK

Harri, Orri, Ar, mintegia

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2021/12/15

EDUKIA

2021eko otsailaren 24an, 18:00etan

Harri, Orri, Ar. Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa

Ikerketa artistikoari buruzko mintegia
laSIAk, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikerketa taldeak, antolatua.
2021eko urtarrilaren 20tik, 2021eko abenduaren 15era

laSIA ikerketa taldeak, Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa proiektuaren parte den Harri, Orri, Ar, izeneko mintegia antolatu du eta 2021 urtean zehar garatuko da.

Praktika artistikoaren dimentsio ikertzailean sakontzea du helburu laSIAk; artearen praktika jakintza-esperientzia gisa ulertzen du, eta subjektu artistaren lekuan kokatzen da gogoetarako praktika-leku gisa, ezagutza teoriko bat garatzeko baino gehiago, sorkuntzarako bideak eta ikerketaren erakusketa ahalbidetzeko esperimentazio praktikoa bideratzen saiatuz.

Abian den proiektuaren helburu nagusia ikerketa artistikoaren prozesuak garatu, erakutsi eta/edo argitaratzeko formatuen bilaketan modu esperimentalean lan egitea da. Helburu horrekin, Harri, Orri, Ar, mintegiak artistak biltzen ditu eta hauen praktiketan ikertzaile-lanak presentzia hartzen du, era askotara, hau garrantzitsua izatera iristen delarik.

Egutegia:

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Rekalde Aretoa

944068532

Rekalde zumarkalea 30, Bilbo

salarekalde@bizkaia.eus

Rekalde Aretoa