DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Enplegurako laguntza-programa: Gazte kualifikatuak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/12/31

BALDINTZAK

Gizonen eta emakumeen arteko oreka lortu nahi da. Lanbiden izena emanda eta Bizkaian erroldatuta dauden 30 urtetik beherakoei (25 urtetik beherakoen % 75) zuzendutako programa da.

EDUKIA

Enplegagarritasuna sustatzea, langabezian dauden pertsonei eskuratutako ikaskuntzan eta enplegu-hobekuntzan oinarritutako laguntza-ibilbide pertsonalizatuen bidez, honako familia hauen ikasketak dituzten 30 urtetik beherako gazte langabeei arreta jarrita: administrazioa, Merkataritza eta Marketina, Turismoa eta bestelakoak.

Proiektu hau HETELen Lanbide Heziketako 5 ikastetxetan ematen da:

- Maristak Durango, Durango 

- Lea Artibai ikastetxea, Markina

- Sopeña Bilbao, Bilbao

- Centro Formación Somorrostro, Muskiz

- Zabalburu ikastetxea, Bilbao.


Proiektuak 4 fase ditu:
- 1. fasea. Orientazioa. Ibilbide pertsonalizatua, gai hauek jorratuko dituena: CVren garapena, norberaren autoebaluazioa, pertsonaren AMIA ebaluazioa (urritik azarora aurreikusita)
- 2. fasea. Lan-aktibazioa. Talde-saioak egiten dira (10 pertsona), eta horietan informazioa eta enplegurako baliabideak lantzen dira (araudia, bilaketa-teknikak, hautaketa-prozesuak, lan-merkatuaren azterketa... (urria-azaroa-abendua aurreikusitako hilabeteak).

 - 3. fasea. Lan-bitartekaritza. Urtarrila eta martxoa bitartean parte-hartzaileentzako lanpostuak identifikatzen saiatuko gara 
- 4. fasea. Laneratzea

DEIALDI-EGILEA

HETEL

946202350

Alluitz 3, bajo 48200, Durango

hetel@hetel.org

HETEL