DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

I`m bizi, Etorkizunera begiratzeko topaketa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/11/27

EDUKIA

I’m Bizi 2025 topaketa-gune bezala aurkezten da, non gazteek haien potentziala aurkitzea, haien interesak aztertzea eta hurbileneko prestakuntza- eta lan-eskaintzarekin konektatzea du helburu. Esperientzia praktikoen eta jarduera parte-hartzaileen bidez, ekitaldiak ikasleak beren heziketa-ibilbideari buruz erabakiak modu egokienean har ditzaten lagundu nahi du.

Bi egunetan, 09:00etatik 13:00etara, ikasleek orientazio-lantegiak, ekintza kooperatiboak, mahai-inguruak eta jarduera interaktiboak egingo dituzte. Hori guztia bere hezkuntza-etapari egokitutako bizipen eta motibazio ikuspegiarekin.

Gainera, Durangaldeko enpresa eta erakundeetako ordezkariek euren esperientziak, lan-merkatuko erronka nagusiak eta eskatzen diren gaitasun nagusiak gazteekin partekatuko dituzte, hezkuntza eta tokiko enpleguaren arteko lotura indartuz.

  • DATAK: Azaroak 26 eta 27.
  • LEKUA: Zelaieta pilotalekua Amorebieta-Etxano.
  • ORDUTEGIA: 9: 00-13:00
  • PARTE HARTZEN DUTEN IKASLEAK: 4. DBHko ikasleak.
  • EGIN BEHARREKO JARDUERAK: Autoezagutza, hausnarketa, jolasak, lehiaketak, mahai-inguruak…

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gazteak Durangaldea

Gaztedi Durangaldea