DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Ibarluzeko zuzkidura bizitokiak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/11/30

BALDINTZAK

A kupoa: 18 eta 33 urte bitarteko gazteak (gela bakarreko 42 etxebizitza) – Banakako eskaera egin ahal izango da bizitokian kide bakarra bizi dadin (A.1 kupoa) edo bi lagunentzako eskaera bateratua egin (A.2 kupoa).

EDUKIA

Bizitokiak gazte galdakoztarrentzat, guraso bakarreko familientzat eta mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat izango dira batez ere. Etxebizitza horiek erabiltzeko hilean 150 eta 300 euro arteko kanona ordaindu beharko da alokairu kontzeptuan, erabiltzaile bakoitzak dituen diru sarreren arabera, eta gehienez ere bost urtez bizi ahal izango dira bertan.

Eskabidea ere esteka beretik egin beharko da. Era berean, udalaren www.galdakao.eus web orritik ere sar daiteke. Bertan, "Zerbitzuak" atala aukeratu behar da, "Etxebizitza eta Sustapen Publikoak" hautatu, "Zuzkidura-bizitokiak" sakatu eta, ondoren, "Inskripzioa" sakatu.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Galdakaoko Udala

94 401 05 29

nonbizi@galdakao.eus

Galdakaoko Udala