DEIALDIAK

BEKAK

Iberdrola - Bilboko Arte Ederren Museoa Bekak | 2024-2025

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/05/19

BALDINTZAK

  • Arte Ederretako lizentziatura edo gradua izatea, kultura-ondasunak kontserbatzeko eta zaharberritzeko espezialitatearekin (esaterako, pinturan, paperean eta eskulturan), edo Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko lizentziatura edo gradua.
  • Eskatutako unibertsitate-titulua lortzera bideratutako ikasketak 2017-18 ikasturtetik (barne) aurrera amaitu izana. Epeari dagokionez, diplomatura, lizentziatura edo gradua amaitu izana baino ez da aintzat hartuko; izan ere, ez da kontuan hartuko doktorego ikastaroen edota graduondoko bestelako ikasketen amaiera data.
  • Batez besteko nota berariaz adierazten duen espediente akademikoa. Atzera botako dira oso ongi notatik beherako batez besteko balorazioa duten espediente akademikoak.
  • Ezagutza aurreratuak argazkigintzan eta irudien tratamendu digitalean.
  • Hizkuntzak: ingelesa. Aintzat hartuko da beste hizkuntza batzuetan ezagutzak izatea.

EDUKIA

Museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Sailerako bi posturako deialdia egin da.

Beken onuradunek honako jarduera hauek gauzatuko dituzte:

  • Museoaren bilduma kontserbatzeko eta zaharberritzeko tratamenduak egitea.
  • Egindako lanak dokumentatzea.
  • Mailegu-proiektuetan eta aldi baterako erakusketetan parte hartzea.
  • Ikerketa teknikoko lanak.
  • Iraupena: Programa 2024ko irailaren 1an hasiko da, eta hamar hilabeteko iraupena izango du. Beka behin bakarrik luzatu daiteke, beste hamar hilabetez.
  • Zenbatekoa: 15.000 €.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bilboko Arte Eder Museoa

94 4396060

Museo plaza, 2 ( Bilbo)

Bilboko Arte Ederren Museoa