DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Ingurune digitalean euskararen presentzia sustatzen duten produktuak egiteko dirulaguntzak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/02/12

BALDINTZAK

Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.

EDUKIA

Talde hauetakoren batean sar daitezkeen proiektuak izango dira dirulaguntzen deialdi honen xede:

  • A multzoa: zerbitzu anizkoitzeko euskarazko atari eta webgune berriak, web bidezko parte-hartze eta komunikaziorako edukiak egitea, eta komunitate birtualak sustatzea helburu duten egitasmoak, eta 2024a baino lehen sortutako atari edo webguneak eduki eta zerbitzuez elikatzea helburu dutenak. Berariaz baloratuko dira weberako sortutako ikus-entzunezkoak sustatzen dituztenak, eta, bereziki, gazteen eta nerabeen aisialdira zuzendutakoak.
  • B multzoa: Euskaraz dauden gailu mugikorretarako aplikazioak, bideo-jokoak eta ordenagailuetan erabiltzeko ekoizkinak, baita, ordenagailuetan edo gailu mugikorretan erabiltzekoak ez izan arren, euskaraz eginiko softwarea behar duten bestelako ekoizkinak ere.
  • C multzoa: euskal kulturaren ondarearen gainean euskaraz dagoen informazioa digitalizatu eta zabaltzea. Euskarazko multimedia eduki berriak sortzea euskarri fisiko batean (CD, DVD, eta abar) argitaratzekoak baldin badira edota eduki hauen zabalkunderako soilik sortutako web bidez argitaratzen badira.
  • D multzoa: softwarea euskaraz sortzea edo euskarara lokalizatzea helburu duten proiektuak.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 15ean hasiko da eta 2024ko otsailaren 12ko 13:30ean amaituko da.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068000

Euskara, Kultura eta Kirol Saila. Rekalde zumarkalea, 30 (Bilbo)