DEIALDIAK

ENPLEGUA

Instalazioetako eta mantentze lanetako teknikaria

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/02/28

BALDINTZAK

  • Gutxienez ere LH2 edo goi mailako heziketa zikloa; eta/edo unibertsitate titulu teknikoa.
  • Gutxienez sei urteko esperientzia, ikuskatze eta mantentze erantzukizunetan, eraikin eta/edo instalazio industrialen eremuan.
  • AutoCAD erabiltzen jakitea.
  • Euskaraz jakitea. Kontuan hartuko da ingelesez jakitea.
  • Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.
  • Mantentze lanak kudeatzeko tresnetan (GMAO, PRISMA...) trebatuta izatea.
  • Aintzat hartuko da antolatzeko, planifikatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna.

EDUKIA

Sozietatearen Arlo Teknikoko Zuzendaritzaren mende, bere ardura izango du taldeko eraikinak eta instalazioak mantentzeko zerbitzua gainbegiratzea, eta, zehazki, mantentze prebentibo eta zuzentzaileko lanen diagnostikoa egitea, kanpoko mantentze-zerbitzuak kontratatzeko plegu teknikoak idazten eta egiten parte hartzea, lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak ebaluatzea, eta, oro har, hornitzaileek egindako jarduerak gainbegiratzea, adostutako kalitate-, segurtasun- eta epe-estandarrak betetzen direla bermatzeko, eta taldeari dagozkion azpiegiturak egoera onean daudela ziurtatzeko.

Eskaintzen dugu: berehala lanean hastea, kontratu mugagabea, eta lanpostuaren mailari eta ezaugarriei dagozkien diru irabaziak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Interbiak

944 35 65 80

Campo & Ochandiano, Ercilla 18, 1º Dcha 48009 Bilbao.

Campo & Ochandiano