Intersekzionalitatearen praktikarantz

Osasuna eta ongizatea Partaidetza

Gero eta erakunde, kolektibo eta elkarte gehiago daude sentsibilizatuta desoreken konplexutasunaren aurrean, eta egoera horiei modu integralean aurre egin behar zaiela jabetzen dira. Horrela, argi ikusten da desoreka-ardatz bakar batean oinarritutako diagnostikorako eta esku hartzeko tresnak osatu egin behar direla beste ardatz batzuekiko intersekzioa edo elkargunea barnean hartzen duten begiradekin.

Gida honetan jasotako edukiek aniztasunaren kudeaketaren arloko erakundeek elkarrekin egindako hausnarketa-ariketa horretatik sortutako proposamenak, identifikatutako zailtasunak eta bestelako kezkak garatzen dituzte. Haiek egindako ekarpenetatik abiatuta, ikuspegi intersekzionala praktikan jartzeko gako batzuk landu, ordenatu eta garatu ditugu.

Hastera zoazen ibilbideak funtsezko bi une ditu. Lehen zatian, intersekzionalitatearen alderdi teorikoa txertatu dugu: gida honetan nola ulertzen dugun eta intersekzionalitatera hurbiltzen garenean kontuan hartu beharreko ideia nagusi batzuk. Bigarren zatian, intersekzionalitatea praktikara eramateko gako batzuk ematen ditugu. Gidaren amaieran, glosategi bat gehitu dugu, dokumentuan letra lodiz agertzen diren termino batzuen definizioekin.

Intersekzionalitatearen praktikarantz. Hausnarketarako eta ekintzarako gida.

Aniztasun eta Gizarte-Kohesioaren II. Plana lehenengoarekin ikasitakoaren gainean eraiki da; izan ere, lehenengo plan horrek jauzi kualitatiboa ekarri zuen aniztasunaren aldeko politiken instituzionalizazioan. Lau ekintza-ardatz handiren inguruan egituratzen da:

  • Ezagutu eta aintzatetsi, aniztasuna aberastasun gisa ikusarazteko eta ezagutza partekatua sortzeko.
  • Berba egin, elkarrizketa soziala eta entitateen parte-hartze aktiboa sustatzeko.
  • SAREtu, sare komunitarioak eta erakundeen arteko lankidetza indartzeko.
  • Egin, inklusioa sustatzen duten eta diskriminazioari aurre egiten dioten proiektu zehatzei laguntza emateko.

Planteamendu horrek zeharkako bi ikuspegi ditu: intersekzionala, zeinak desberdintasunak ulertzea ahalbidetzen baitu, haien konplexutasuna aintzat hartuta, eta komunitarioa, zeinak ekintza eguneroko harreman-ingurunean, auzoetan eta bizitzari eusten dioten loturetan kokatzen baitu.

Planaren gobernantzaren oinarria Elkarrizketa- eta -partaidetza -mahaia eta beste foru-sail batzuekin egingo den zeharkako lan-dinamika izango dira.

Aniztasun eta Gizarte-Kohesioaren II. Plana

Argibide gehiago

Dibertsitatea

"Aniztasuna, gizarte gisa aberasten gaituen balioa da"