DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Gazteek etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak Iurretan

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/12/15

BALDINTZAK

— Elkarbizitza Unitateko pertsona guztiak 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea, Elkarbizitza Unitatearekin batera bizi diren menpeko adin txikikoen kasuan izan ezik.

— Elkarbizitza Unitateko eskatzaile edo kide batek ere ez izatea bere jabetzako etxebizitzarik. Elkarbizitza Unitateko pertsona guztiak diruz lagunduko den etxebizitzan erroldatu beharko dira, kontratua formalizatu ostean. Eta hori laguntza jaso baino lehen egiaztatu beharko dute.

— Elkarbizitza Unitatea osatzen duten pertsonetako bat gutxienez Iurretako udalerrian egon beharko da erroldatuta, gutxienez 5 urteko etenik gabeko antzinatasunarekin eskaera aurkezten den unean.

— Bizikidetza Unitatearen lan-errenten diru-sarrerak ezin izango dira 28.000 euro gordin baino gehiago urtean. Diru-sarreren osaketari dagokionez, betetako azken zerga-ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da izan 601,10 eurotik gorakoa urteko. Elkarbizitza Unitateko kide guztiak Iurretako Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenak ordainduta izan behar dituzte.

— Etxebizitzan bizi diren pertsonen artean ez egotea inongo lotura familiarrik errentatzailearekin, odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.

EDUKIA

Laguntza horien bidez, Iurretako udalerrian alokairu-erregimeneko etxebizitza bat duten gazteen ohiko etxebizitzarako etxebizitzaren alokairua ordaintzen lagundu nahi da.

Deialdi honen helburuak dira, alde batetik, gazteei emantzipatzeko eta helduen munduan sartzeko prozesuan laguntzea. Eta bestetik, gazteen artean Iurretako udalerrian alokairuko etxebizitza bat eskuratzea sustatzea.

Deialdi honetarako aurreikusitako guztizko kopurua 9.000 eurokoa da 2025. urterako, aurreko urteetan bezala. Dirulaguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren hileko alokairu-prezioaren % 50 izango da, komunitate-gastuak eta etxebizitza-eranskinak kenduta. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 250 euro/hileko izango da eskaera bakoitzeko.

Oinarriak HAZ-SACen (Bidebarrieta 5) eskuratu ahal izango dira.​

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Iurretako Udala

946 201 200

Bidebarrieta 5

haz-sac@iurreta.eus

Iurretako Udala