DEIALDIAK

JARDUERAK

Umorezko literaturaten eta artearen XI. nazioarteko jaialdia

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2020/10/11

EDUKIA

Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia ekitaldi kulturala da, eta helburu du umoreak −zentzurik zabalenean− arteetan orokorrean eta literaturan bereziki duen garrantzia azpimarratzea. Antolatzaileok umorea inteligentziaren, zibilizazioaren eta bizipozaren adierazpen gisa ulertu eta aldarrikatzen dugu.

Ja! Bilbao udazken hasieran ospatzen da, 2010az geroztik, Bilboko hiriaren leku desberdinetan. Jaialdiak jarduera-egitarau anitza dauka, eta horren baitan, hausnarketak zein dibertsioak bere lekua daukate. Gai ugariri buruzko solasaldiak eta mahai-inguruak, elkarrizketak uneko autorerik interesgarrienekin eta nabarmenekin, eta emanaldiak, lehiaketak eta erakusketak konbinatzen ditu.

Jarduera guztiak publikoarentzat doakoak dira.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

94 423 68 92

Ja! Bilbao

jabilbao@jabilbao.com

Ja! Bilbao