Jaietan, Zero sexu-erasoak

Anistasuna

Udaro legez, denok alaitasunez elkartzeko garaia da. Eta Bizkaian, jaietan, Zero hautatzen dugu. Sexu-indarkerian % 0 duten jaiak hautatzen ditugu, % 100ean alaitasunez gozatu ahal izateko.

Jaietan gaude.

Udaro legez, denok alaitasunez elkartzeko garaia da. Eta Bizkaian, jaietan, Zero hautatzen dugu. Sexu-indarkerian % 0 duten jaiak hautatzen ditugu, % 100ean alaitasunez gozatu ahal izateko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik dei egiten diogu gizarte osoari, batez ere gazteenei, parte aktibo izan daitezen uda hau sexu-indarkerian % 0koa izateko eta alaitasunean, aldiz, % 100ekoa.

Aliatu izatera gonbidatzen ditugu mutilak, neskekin berdinean gozatu dezaten, neskekin bat egin dezaten jarrera biolentoak eta jazarleak arbuiatzeko orduan, batu daitezen sexu-erasoak baztertzeko manifestazioetara, beste gizonezkoei erakutsi diezaieten ezin dela dibertsiorik egon indarkeriarik badago. Izan ere, jaia ezin da jai izan emakume bakar bat ere erasotua bada. Eta % 100eko jaiak izateko sexu-indarkeriak % 0 izan behar duelako.

Gure eskubidea da. Pertsona guztiok daukaguna udaz ahalik eta gehien gozatzeko. Eta hori bakarrik egin dezakegu jairako eta aisialdirako ditugun espazioak emakumeentzat ere seguruak badira.

Kanpainarako sortutako abestia. Gaurik onenerako abesti bat

Kanpaina honek bere musika dauka: Gau onena izeneko abestia, Sweet Rage taldearena.

Abestiak sexu-askatasuna eta jaiak errespetuan eta gozamenean oinarritu behar direla aipatzen du, zuzen-zuzenean:

Gure jaietan

ez dago erasorik

beldurrik ez

"Ez" beti da ez.

Sexu onena

biok gozatzen duguna

erasorik ez

"Ez" beti da ez.