DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Jokoteknia. Euskal bideojokozale eta garatzaileen biltzarra

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/11/11

EDUKIA

Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren seigarren edizioa egingo da azaroaren 11n, Euskararen Etxean, Bilbon, 09:45etik 13:00etara. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik.

Aurtengo edizioan lau hitzaldi eta mahai-ingurua izango dira, euskal bideojokogintzaren hainbat alde aztertzeko asmoz. Bideojokoek gizartean betetzen duten funtzioaren garrantzian sakonduko da, ikuspegi soziologikotik abiatuta; euskararazko eduki sortzaileen komunitatea ezagutzera emango da, Euskal Twitch komunitateak nabarmenduz; bideojokoek hezkuntzan egindako ibilbidea errepasatuko da; bukatzeko, bideojoko garatzaile eta ekoizle baten bizipenak, esperientziak eta sormen prozesuak partekatuko dira.

Aurtengo jardunaldian askotariko gaiak aztertuko dira, betiere bideojokoak eta euskara ardatz direla. Hala, Daniel Muriel soziologo eta ikertzailea bideojokoen garrantzi sozialaz arituko da; Eider Zabalegi eduki sortzaile eta bideojokozaleak edukiak sortzeaz eta euskaraz arituko da, biak uztartuz; UPV/EHUko irakasle Edurne Larrazak bideojokoak eta hezkuntza izango ditu hizpide; eta, azkenik, Highnoon Ekain bideojoko garatzaile eta ekoizlea bideojokoen sormen prozesuan murgilduko da.

Horiekin batera, mahai ingurua izango da Digipen Europe-Bilbao Institute of Technologyko, Harrobia Ikastolako eta Tartanga Lan Heziketarako Zentro Integratuko ikasleen parte hartzearekin.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Azkue Fundazioa

944 028 081

Agoitz plaza 1 (Bilbao)

Jokoteknia