DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Jardunaldia: Gazte eta nerabeekin adikzioen prebentziorako tresnak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/12/19

EDUKIA

Nola landu dezakegu adikzioen gaia gazte eta nerabeekin? Zein dira arlo honen baitan dauden esku-hartzeko tresnak?

Noiz: abenduaren 19an

Non: Euskalduna Jauregian ( 5A-Sala B3 aretoan).

Ekitaldi honen bitartez gai honi buruz dagoen informazioa gizarteratu eta astialdiko taldeen eskura jarri nahi dira, baita adikzioen prebentzioan diharduten espazio eta entitateei ikusgarritasuna ematea ere. Ildo horretan, oso garrantzitsua da nerabe eta gazteekin lanean diharduten begirale eta hezitzaile gazteak sentsibilizatzea eta, honekin batera, praktika egokien inguruan informatzea. Modu honetan, egunerokoari begira jarri eta  prebentziorako dauden tresnak eta materialak lehen eskutik ezagututa, taldeek gazteekin eta nerabeekin jarduteko bideak eta aukerak azter ditzakete.

Egitaraua

9:30 Ekitaldi irekiera: harrera eta ongi etorria

10:00-14:00 I. BLOKEA: alde teorikoa eta ponentziak. Gaitegitik abiatuta, bi mahai zentraletan banatuko da

10:00-11:00 Abiapuntua: Egoeraren analisia. Osasun publikoko eta adikzioetako zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza, osasun saila)

11:30-14:00 Elkarte eta entitateen lanaren aurkezpena, proiektuen eta tresnen esposizioa. Ai Laket, Etorkintza, Fundación Gizakia, Ortzadar

16:00-18:00 II. BLOKEA: Teoriatik praktikara: talde dinamikak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta Bizkaiko Foru Aldundia

94 6083921

gaztedi@bizkaia.eus

EGK