Kirola edonon!

Osasuna eta ongizatea

Praktikatu zure kirol gogokoena eskura dauden udalerrietan

KirolTxartela Mugiment Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, atxikitako udal guztien lankidetzarekin, bultzatutako proiektua da. Programa honen helburua kirola sustatzea eta herritarrentzako kirol eskaintza handitzea da. Programak 163 instalazio eta 1.100 jarduera baino gehiago ditu, kirola noiznahi eta nonahi praktikatu eta gozatzeko.

Nola funtzionatzen du?

  1. Instalatu KirolTxartela Mugiment aplikazioa zure gailu mugikorrean.
  2. Erregistratu! Datu pertsonalak, helbide elektronikoa eta NANa eman beharko dituzu, eta zein kirol institututan edo entitatetan zauden abonatuta adierazi.
  3. Zure erakundeko kide zarela egiaztatu ondoren, jakinarazpen bat jasoko duzu. Orduan, KirolTxartela Mugiment erabiltzen has zaitezke.
  4. Kirol instalaziora sartzeko "txartel digitala" eta NANa erakutzi.
  5. Instalazioko langileak zure sarbidea erregistratuko du egiaztatze-kodea zure gailuan sartuta, eta instalaziora sartzeko aukera emango dizu.

Nola sar naiteke KirolTxartela Mugimentera?

Txartel birtuala denez, KirolTxartela Mugiment-en aplikazioa instalatu besterik ez da egin behar. Google Play-n eta App Store-n eskura daiteke.

Zalantzarik izanez gero, jo helbide honetara: kiroltxartela@kiroltxartela.eus.

Argibide gehiago

https://kiroltxartela.eus/eu

Deskargatu KirolTxartela Mugiment eta aukeratu 1.100 jardueratik gora!