DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK JARDUNALDIAK

Kirolgunea Trail jardunaldia

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/09/06

EDUKIA

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzaren eta WOP Challengeren eskutik running eta trail running jardunaldi bat biziko dugu WOP Challenge-ko 2. etapari dagokion zatian, FULL modalitatean, Arrigorriaga eta Ermitabarri artean.

Imanol Loizaga entrenatzailearen zuzendaritzapean, esperientzia bera eta trail running-a praktikatzeko kontzeptu teknikoak (entrenamendu-planak, track-ak, etab.) uztartuko dituen ekitaldi bat izango dugu. Bilboko Moyua Plazara joan-etorriko autobus zerbitzua egongo da (parte-hartzaileak euren bitartekoen bidez ere hurbildu ahal izango dira), baita jardunaldiaren amaierako hornidura ere.

Hau aukera bikaina izango da konpainiarik onenean goiz bikaina igarotzeko, ingurune natural pribilegiatu batean, kirol diziplina honetatik eta WOP Challengetik ikasiz.

IBILBIDEA

Trail Running-aren esperientzia bat nolabaiteko eskakizuneko ibilbide batean bizi nahi duten pertsona guztiak daude deituta jardunaldira:

  • 11,54Km
  • +473m
  • -380m

Jardunaldian zhear ibilbidea erritmo ertain-baxuan egingo dugu. Nolanahi ere, jardunaldiaren bilakaera egokia izan dadin, parte-hartzaileek gutxienez distantzia-tarte hori korrika egitera ohituta egon beharko dute.

  1. IKUSI WIKILOC-EN
  2. STRAVA-N IKUSI
  3. GPX-a DESKARGATU

EGITARAUA

Masterclass saioa, datorren irailaren 7an egingo da.

  • 8:30 Autobusaren irteera Moyua plazatik
  • 9:00h Arrigorriaga
    • Etaparen analisia eta plangintza
    • Gailu elektronikoetan prestatutako track-ak
    • Beroketa
    • Etapa hasiera
  • 11:00 Ermitabarri-ra helduera
    • Etapa hamaiera
    • Hornidura
  • 11:30 h Hitzaldia Ermitabarrin
    • Entrenamendu-planak trailean
    • Biomekanika eta tartean diren muskulu-taldeak
    • Teknika: igoerak, jaitsierak
    • Bestelakoak
  • 12:00 Autobusa Moyua plazara itzultzeko
  • 12:30 Jardunaldiaren amaiera

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

WOP CHALLENGE BILBAO-BIZKAIA eta BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

638 560 659

Av. Lehendakari Agirre 151 (Bilbo) reto@wopmail.org

reto@wopmail.org

WOP CHALLENGE