Kirolean izena eman Kirolbide Prorekin!

Kirolean izena eman Kirolbiderekin!, artikulura joan

Osasuna eta ongizatea

Kirolbide Pro atarian duzu zure kirol gogokoenez gozatzeko behar duzun informazio guztia

Kirola gustatzen bazaizu, kirolen bat egiten baduzu, edo kirol-erakunderen bateko kide bazara, Kirolbide Pro oso baliagarria izango zaizu Bizkaiko txapelketei eta torneoei, ikastaroei eta jardunaldiei, mintegiei, hitzaldiei, topaketei, irteerei, proiekzioei, partidei, probei, erakustaldiei edo kirolarekin lotutako beste edozein jarduerari buruz informatzeko eta egunean egoteko. Gainera, gure kirolariei buruzko albisteak, artikuluak eta elkarrizketak ere irakurri ahal izango dituzu, edo kirol-ekitaldiei buruzko gaurkotasuna ezagutu.

Webguneko edukiaren bilatzaile berriei esker, ekitaldiak, laguntzak, albisteak, joerak eta gehien interesatzen zaizkizun gaiekin lotutako eduki gehiago bilatu ahal izango dituzu. Era berean, gustukoen duzun kirolari buruzko informazio guztia aurkitu ahal izango duzu.

Kirolean gertatzen ari denaz ezer ez galtzeko, harpidetu zaitez Kirolbide Pro newsletterrean formulario honen bidez. Astero e-posta bidez jasoko dituzu Bizkaian egingo diren kirol-jarduerak eta kirolarekin zerikusia duten albisteak. Gainera, orain harpidetza pertsonalizatzeko aukera duzu, zure gustuko eta intereseko eduki pertsonalizatua jasotzeko. Eta ez ahaztu kirol-jarduera, -klub edo -erakunderen batean parte hartzen baduzu, Kirolbide Prora bidal ditzakezula zure iradokizunak. Proposamen guztiak ongi etorriak dira!

“Kirolbide Prorekin Bizkaiko kirol munduan gertatzen ari den guztia ezagutu dezakezu”