DEIALDIAK

JARDUERAK LEHIAKETAK IKASTARO ETA TAILERRAK

Sopela Kosta Fest 2023

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/09/24

EDUKIA

Sopela Kosta Fest 2023 jaialdia motorrak berotzen ari da jada. Irailaren 22tik 24ra bitartean, jaialdi sopeloztar ikonikoak berriro agurtuko du uda, natura, surfa eta kultura uztartuz, ohi bezala inor axolagabe utziko ez duen publiko orori zuzendutako programazio anitzarekin.

Berriro ere, musika eskaintza zabala izango da jaialdiaren izendatzaile komunetako bat. Horrela, aurtengo kartela Stay Homas, O ‘Funkillo, Olaia Inziarte, Ezpalak, Ibilbedi, Pasadena, Rüdiger, Lorelei Green eta Cecilia Paynek osatuko dute.

Urtero legez, surfak eta irristatze kirolek leku nabarmena izaten jarraituko dute jaialdi osoan zehar. Horrela, Arriatera-Atxabiribil hondartzan Euskal Surf Zirkuitua, Euskal Herriko Surf Txapelketa eta Euskal Herriko Beteranoen Surf Txapelketa jokatuko dira.

Aldi berean, Barinatxe hondartzan III. Open Waveski SKF-BPT eta VI. Kayaksurf SKF-BPT Kopa ospatuko dira.

Horrez gain, skate txapelketa eta txikienentzako sorospen tailerra eta surf ikastaro egokitua izango dira, Peñatxuri Surf Eskolaren eskutik.

Jarduera anitzak

Programazioa osatzeko, jarduera alor anitzeko hainbat jarduera egingo dira, hala nola Sopelako argazki-lehiaketaren hirugarren edizioko erakusketa, kalistenia, parkour eta slackline tailerrak, kometa estatiko eta akrobatikoen erakustaldia edo itsas kantuen errezitaldia.

Halaber, aurten ere ez dira faltako tai chi eta ekialdeko praktiken tailerra, Yoga, haurrentzako tailerrak, hareazko eskulturak egiteko jarduera, hegaluzearen eta sagardoaren dastatze gastronomikoa, ezta Agurea, urpekaria eta itsasoa kaleko antzezlana ere.

Inskripzioak

Programazio osoa irailaren 4tik aurrera egongo da eskuragarri www.sopelakostafest.com web orrian. Jardueretan parte hartzeko izen-emateak Irailaren 11tik 19ra bitartean egin beharko dira udal webgunean.

Sopela Kosta Fest 2023: KONTZERTUEN EGITARAUA

  • Irailak 22, ostirala
    • 20:00 Cecilia Payne
    • 21:00 Pasadena
    • 22:00 Olaia Inziarte
    • 23:15 O´Funkillo
    • 00:45 Final
  • 23 de septiembre, sábado:
    • 20:00 Lorelei Green
    • 21:00 Rüdiger
    • 22:00 Ibil Bedi
    • 23:15 Ezpalak
    • 00:30 Stay Homas
    • 02:00 Final

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Sopela Kosta Fest

Sopela Kosta Fest