Kultura artearen grinaz

Kultura-nortasuna

BOS eta Bizkaiko Foru-Museoak lankidetzan arituko dira, kultura-abantaila gehiago eskaintzeko

BOSek eta Bizkaiko Foru-Museoek bat egin dute herritarrei kultura-abantaila gehiago eskaintzeko. «Kultura artearen grinaz» lelopean, bi erakundeek indarrak batuko dituzte foru-museoetara edo 2025-2026 denboraldiko kontzertuetara doazenek onura esklusiboak izan ditzaten.

Foru-Museoetako batera joaten direnek:

- Txakolin Museoa - Txakolingunea,

- La Encartada Fabrika-Museoa,

- Arrantzaleen Museoa,

- Arkeologia Museoa

- Euskal Herria Museoa

- El Pobaleko burdinola

- Muñatones Gaztelua

- Santimamiñe

kupoi bat jasoko dute eta, harekin, % 20ko deskontua izango dute BOSen 2025-2026 denboraldiko edozein kontzerturen bi sarrera erostean. Abantaila horretaz gozatzeko, nahikoa izango da kupoia Euskalduna Bilbao Jauregiko leihatiletan aurkeztea.

Bestalde, museo horietako edozeinetan BOSen abonua edo 2025-2026 denboraldiko kontzertu baterako sarrera aurkezten dutenek sarrera bi eskuratu ahal izango dituzte baten prezioan aukeratutako foru-museorako.

Era horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko kultura-erakundeen arteko lotura indartu nahi du, eta kulturarako sarbidea sustatzen du, ondare historiko, artistiko eta musikala bateratuz. Promozioa 2026ko ekainaren 30ean amaituko da.

Interesa duten pertsonek bizkaikoa.bizkaia.eus eta bilbaorkestra.eus webguneetan kontsultatu ahal izango dituzte xehetasun guztiak.

"Baterako ekimen horrek abantaila gurutzatuak eskainiko ditu artea, historia eta musika herritarrei hurbiltzeko"