DEIALDIAK
ENPLEGUA
LaborLan programa
ITXIA
Aurkezpen-epea
Epea amaituta 2020/09/01
EDUKIA
Zurekin urratsak egin nahi ditugu, zure ondoan egin nahi dugu enplegurako bidea.
Epea oraindik zabalik dago !
Enplegu-prestakuntza programa mistoa. Laguntza integrala, prestakuntza, lan esperientzia (hiru hilabete arteko lan kontratuarekin) eta enpresetara hurbiltzea eskaintzen dizu programa honek.
Ez dira ikastaroak soilik, ezta beste enplegu-programa bat ere. Aldez aurretik lan egin dugu enpresekin, langile kualifikatuak behar dituzten sektoreak zein diren jakiteko. Beraz, parte-hartzaileen %50 kontratazioa bermatzen da.
Akonpainamendu integralari esker, lan-orientazioa, tutoretza, gaitasun pertsonaletan trebakuntza izango duzu, bai prestakuntzaldian, bai kontratazioaldian, bai eta programaren iraupenaz haraindiko jarraipen pertsonala ere, zure laneratzea bilatuz.
LaborLanen lehen edizio honetan aktibo dauden sektoreak hauek dira:
- Gozotegi
- Psikologia
- Programazioa
- Fabrikazioa mekanikoa soldadura
- Fabrikazio industriala
- Autobus gidaria.