DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK ENPLEGUA

Laborlan 2 : eraikuntza sektorea

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2021/03/21

BALDINTZAK

  • Langabezian egotea.
  • Adinez nagusiak izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko prestakuntza egiaztatzea (ez da eskatzen sektorean aldez aurreko ezagutzak izatea) eta eraikuntzaren sektoreko lanbide bat ikasi nahi izatea.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea.

EDUKIA

LABORLAN II proiektua hainbat jarduera lerrotan dago zatituta, eta horietako bat enplegu-prestakuntza programa bat da, Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkunaren (BIEBA) lankidetzaz egingo dena; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoaren eraikuntzaren sektorean ordezkaritza gehien duen erakundea da, eta eragile gakoa, sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko.

Enplegu-prestakuntza programa mistoa. Laguntza integrala, prestakuntza, lan esperientzia (lau hilabete arteko lan kontratuarekin) eta enpresetara hurbiltzea eskaintzen dizu programa honek.

Ez dira ikastaroak soilik, ezta beste enplegu-programa bat ere. Aldez aurretik lan egin dugu enpresekin, langile kualifikatuak behar dituzten sektoreak zein diren jakiteko.

Akonpainamendu integralari esker, lan-orientazioa, tutoretza, gaitasun pertsonaletan trebakuntza izango duzu, bai prestakuntzaldian, bai kontratazioaldian, bai eta programaren iraupenaz haraindiko jarraipen pertsonala ere, zure laneratzea bilatuz.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

DEMA

94 418 90 55

Fandería 2 48901, Barakaldo

DEMA