DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK ENPLEGUA

Laborlan 2 : nekazaritza sektorea

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2021/03/21

BALDINTZAK

  • Langabezian egotea.
  • Adinez nagusiak izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko prestakuntza egiaztatzea (ez da eskatzen sektorean aldez aurreko ezagutzak izatea) eta nekazaritzaren sektoreko lanbide bat ikasi nahi izatea.
  • Sektoreko lanpostuetan izandako esperientzia eta txandaka eta/edo jaiegunetan lan egiteko prestasuna baloratuko dira.
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea.

EDUKIA

LABORLAN II proiektua hainbat jarduera-lerrotan dago zatituta, eta horietako bat enplegu-prestakuntza programa bat da, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) lankidetzaz egingo dena; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoaren nekazaritzaren sektorean ordezkaritza gehien duen erakundea da, eta eragile gakoa da, sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko.

Enplegu-prestakuntza programa mistoa. Laguntza integrala, prestakuntza, lan esperientzia (lau hilabete arteko lan kontratuarekin) eta enpresetara hurbiltzea eskaintzen dizu programa honek.

Ez dira ikastaroak soilik, ezta beste enplegu-programa bat ere. Aldez aurretik lan egin dugu enpresekin, langile kualifikatuak behar dituzten sektoreak zein diren jakiteko.

Akonpainamendu integralari esker, lan-orientazioa, tutoretza, gaitasun pertsonaletan trebakuntza izango duzu, bai prestakuntzaldian, bai kontratazioaldian, bai eta programaren iraupenaz haraindiko jarraipen pertsonala ere, zure laneratzea bilatuz.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

DEMA

94 418 90 55

Fandería 2 48901, Barakaldo

DEMA