DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK ENPLEGUA

Laborlan: Taldeentzako sukaldaritza osasungarri eta jasangarria

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/04/04

BALDINTZAK

Ez da beharrezkoa sektorea ezagutzea, baina bai gogoa izatea sektorean lanbide bati ekiteko, baldintza hauek beteta:

  • Langabezian egotea, edo izena emanda enplegua hobetzeko prozesuetan.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko formakuntza izatea.
  • Lan baimena edukitzea, hala badagokio.

Kontuan hartuko da:

  • Sektorean eskarmentua izatea.
  • Lanaldi zatituan, txandaka eta jaiegunetan lan egiteko prestasuna.
  • B gidabaimena edukitzea.

Kolektibo hauek izango dute lehentasuna:

  • Emakumeak
  • Iraupen luzeko langabeek (12 hilabetetik gora).
  • 45 urtetik gorako langabeek.
  • Gazte langabeek (30 urte arte).

EDUKIA

Programa hau sortu da elkarlanean Euskadiko Elikadura Klusterra Enpresa Elkartearekin (BASQUE FOOD CLUSTER), sektorean ordezkaritza handiena duen Bizkaiko erakundea, funtsezkoa sektorearen premiak detektatzeko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaera eta eskaintza egokitzen laguntzeko.

  • Datak: prestakuntza emango da 2023ko apiriletik ekainera, 5 ordu egunean.
  • Lekua: Zalla
  • Gaiak:

    Taldeentzako sukaldaritza laguntzaileentzako prestakuntza, elikadura osasungarri eta jasangarrikoa eta kontsumo arduratsukoa (180 h).

    • MODULUA (30h)
      • Elikagai segurtasuna-alergenoak, elikagaiak manipulatzeko baimena.
      • Makineria eta tresneria.
      • Terminologia
    • MODULUA (100 h)

      Dietetika eta nutrizioa: osasunaren autokudeaketa sustatzen duten jarduerak, elikadura osasungarria sustatuz.

    • MODULUA (20 h)

      Ekonomia zirkularra sukaldean: elikadura ekologikoa.

    • MODULUA (30 h)

      Bizitza erabilgarriaren luzapena – 4 R-ak.

    • Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak eta lan orientazioa eta aktibazioa (40 h).

Programaren bigarren fasea izango da praktika profesional bat, lan kontratu baten bidez Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan, ikasitakoa praktikan jartzeko eta benetako lan esperientzia izateko.

  • Datak: prestakuntzaldia amaitzean zehaztuko dira.
  • Lekua: Bizkaia
  • Kontratuaren iraupena: gutxienez 3 hilabetekoa.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 418 90 55

DEMA (Fandería 2 48901, Barakaldo)

DEMA