DEIALDIAK

ENPLEGUA

Lan deialdia: Enplegu teknikaria

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/04/28

BALDINTZAK

• 30 urte baino gutxiago izatea.

• Goi-mailako titulazioa, ahal dela zuzenbidean, lan-harremanetan, giza baliabideetan, gizarte-zientzietan edo antzekoetan.

• EAEko gazteen errealitate soziolaborala ezagutzea, bereziki enpleguari, lan-baldintzei eta emantzipazio-prozesuei dagokienez.

• Lan-legeria eta enplegu-politika publikoak ezagutzea.

• Lege-dokumentuak, txosten teknikoak eta datu soziolaboralak aztertzeko gaitasuna, ondorioak eta proposamenak aterata.

• Proiektuak eta kanpainak diseinatzeko eta kudeatzeko esperientzia edo gaitasuna. 

• Lantaldeak eta parte hartzeko prozesuak dinamizatzeko eta koordinatzeko gaitasuna.

• Erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin hitz egiteko gaitasuna.

• Euskararen eta gaztelaniaren maila altua, ahozkoa zein idatzizkoa (C1, EGA edo baliokidea).

• Ordutegi- eta geografia-malgutasuna.

• Ikasteko gaitasun handia. 

EDUKIA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Donostiko bulegoan Enplegu-teknikari postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu.

HAUTAGAITZA AURKEZTEKO:
• Epea: apirilaren 16tik 28ra, 12:00etan.
• Sartu eta bete datuak babesteko politika (derrigorrezkoa).
• Curriculuma eta motibazio gutuna bidali egk@egk.eus helbidera. Posta elektrikoaren gaia zehaztu: ENPLEGUA
• Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_ENPLEGUA.pdf.
• Motibazio gutuna honela izendatu: IzenAbizenak.KARTA_ENPLEGUA.pdf.

AUKERAKETA PROZESUA:
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
• Curriculuma eta motibazio gutunaren bidalketa, apirilaren 28ra arte.
• Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, apirilaren 30ean.
• Idatzizko proba Bilbonmaiatzaren 4an (printzipioz goizetik).
• Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, maiatzaren 5ean.
• Elkarrizketamaiatzaren 6an.
• Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpenamaiatzaren 7an.
• Lanean hasteko datamaiatzaren 11an.

Enplegu Teknikaria Lan-deialdia 2026

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

"Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

94 443 61 43

Autonomía, 44 bajo (Bilbao)

egk@egk.eus

EGK