DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Enpresa proiektu berria martxan jartzeko ideiaren garapenerako laguntza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/10/13

BALDINTZAK

Enpresa edo negozio-proiektu bat garatzeko ideia bat duten ekintzaileak (jarduera-arloa edozein izanik) eta enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun plan bat dutenak.

  • EAEn erroldatuta egotea eta bizilekua bertan izatea.
  • Lan egoerari dagokionez, hauetakoren bat betetzea:

  1. Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  2. Lanaldiaren %30 baino gutxiago lan egitea edo 3 hilabeteko aholkularitza-epean gehienez 27 egun lan egitea.
  3. Eszedentzia egoeran egotea.

EDUKIA

Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan, Leartibai Fundazioak, Lanbidek finantzatutako ENPRESA PROIEKTU BERRIA MARTXAN JARTZEKO IDEIAREN GARAPENERAKO LAGUNTZA programa jarri du martxan Lea-Artibaiko ekintzaileentzat. Programa honek 3 hilabeteko iraupena izango du eta Leartibai Fundazioaren ikuskaritzapean eta tutoretzapean egingo da.

Enpresa-jarduera berri bat martxan jartzeko laguntza 2.000€-koa izango da ekintzaile bakoitzeko. Zenbateko hori %15 areagotuko da eskatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten den unean), eta beste %15 emakumea bada.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Lea-Artibai Fundazioa

946169172

Xemein Etorbidea, 12-A (Makina-Xemein)

kaixo@leartibaifundazioa.eus

Lea-Artibai Fundazioa