DEIALDIAK

JARDUERAK

Gazteak, partaidetzaz blai!

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/11/19

BALDINTZAK

13 eta 16 urte bitartean badituzu, Leioan bizi bazara edo hemen ikasten baduzu eta proiektu honen parte izan nahi baduzu, eman izena eta parte hartu!

EDUKIA

Leioako Udaletik “GAZTEAK, PARTAIDETZAZ BLAI!” abian jartzen ari gara, etorkizuneko Leioako Gazteria Kontseilua partaidetza-prozesu berria sortzeko.

Horregatik, zurekin kontatu nahi dugu, gazteek eta gazteentzat egindako espazio bat diseinatzeko, zure ideiak, iritziak eta proposamenek udalerriak benetako eragina izan dezaten. Horrela izanik, zu izango zara ekintzaren motorra, gure udalerriari eraginez eta hura eraldatuz.

Kontseilu berri honek dinamikoa, erreala, dibertigarria eta erabilgarria izan nahi du, Leioako gazteei eragiten dieten erabakietan modu aktiboan parte hartu ahal izateko.

Hurrengo asteetan zehar diagnostiko-fasea egingo dugu, zeinetan zuen kezkak, interesak eta motibazioak ezagutuko ditugu. Hortik abiatuta, benetan axola zaizuenera egokitutako partaidetza-eredu bat eraikiko dugu elkarrekin.

Lehenengo parte-hartze saioak azaroaren 20, 21, 27 eta 28an izango dira 17:30etatik 19:30etara, baina aurretik entzun eta animatu nahi zaituztegu prozesuarekin bat egitera.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gazteak Uribe Kosta

94 405 58 50

Aldapabarrena, 2 (Leioa)

gazteakpartaidetzazblai@gmail.com

Leioa Gazte blog