DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Lei(H)oa Ona

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/02/12

BALDINTZAK

Leioako gazteei (15–26 urte)

EDUKIA

Umore Azokarako bitartekaritza artistiko prozesu bat martxan jartzen ari gara Leioako 15-26 urteko gazteekin. Prozesu honen bidez, Leioa eta gazteen errealitatearen inguruko eztabaida bat ireki nahi dugu, haien istorioak esploratzeko, oraina elkarrekin partekatzeko eta etorkizun posible ezberdinak irudikatzeko.

Dinamika eta tailerren bidez, sormen- eta komunitate-prozesu bat eraikiko dugu elkarrekin, eta pixkanaka pieza eszeniko kolektibo bat sortuko dugu, Umore Azokan aurkezteko. Pieza kolaktiboa sortzeko, asteburu bat hilabetean behin (otsaila + martxoa +apirila) eta aste oso bat maiatzean zehar erabiliko da.

La Chivata Teatro konpainiak, Leioako gazteei, bitartekaritza artistiko prozesu batean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizue. Gure konpainiak honelako proiektuak landu ditu jada. Gure Instagramean ikusi ditzakezue orainarte egindako gauza batzuk : @lachivatateatro. Adibidez, gazteekin egindako azken lana proiektu intergenerazional bat izan zen Almagron. Bertan, kolektiboko gazteek eta adineko emakumeek elkarrekin lan egin zuten. Hemen ikusi dezakezue proiektuaren laburpen bat: Video Picao+ 

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

La Chivata Teatro

WhatsApp 685780941

lachivatateatro@gmail.com