DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Leioako ekintzaileei bideratutako laguntzak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/11/09

EDUKIA

Leioako Udalak, Leioako Behargintzaren bitartez, norbere laneko etorkizuna diseinatzearen eta sortzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta aldi berean, enpresa berrietan beste pertsona batzuentzako lan-aukerak sorten dituzten ekintzaileak bultzatu nahi ditu. Honetarako Lanbiderekin lankidetzan dihardu kolektibo horrentzako laguntza berrien kudeaketan, bereziki, 30 urtetik beherako gazteei eman behar zaien arreta berezia kontutan hartuta, gazteen langabezia-tasa oso altua baita.

Diru laguntza horiek negozio-plana prestatzeko eta aktibitate berriak abian jartzeko aholkularitza ematera bideratuta daude. Deialdi honetako diru-laguntzak Lanbidek- Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu.

Lehenengo diru-laguntza motak, ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritzea du xede, gerora, bideragarritasun plan batean zehaztu ahal dena.

Bigarren diru-laguntza motak, ENPRESA PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK, negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak ezartzea du helburu, enpresa berriak abian jartzeko beharrezkoak diren ekintzak bakarrik gauzatzeko.

Halaber, erabateko sustapena emateko asmoz, nahi duten esleipendunei LEIOAKO UDAL-MINTEGIko lankidetzarako gunean lanpostu bat lortzeko aukera emango diegu, diru-laguntzarekin lotutako tutoretzaldian.

Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 9an amaituko da, eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzetarako, 2023ko azaroaren 23an.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Leioako Udala

944 004 195

Behargintza Leioa

behargintza@leioa.eus

Behargintza Leioa