Homofobiaren, lesbofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna

Anistasuna

LGTBIfobiaren aurkako egunean, Bizkaiak aldarrikatzen du pertsona guztiak ikusgai izatea eta aske eta beldurrik gabe bizi ahal izatea

Homofobiaren, lesbofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak kanpaina bat aurkeztu du, gaur, pertsona guztiak ikusgai izatea eta aske eta beldurrik gabe bizi ahal izatea aldarrikatzen duena.

Kanpainan  Ekain Perrinok eta Miren Moreirak parte hartu dute, eta, haren bidez, erantzun bat eman nahi izan da "Eskubideak gutxitu, askatasunak murriztu eta gure bizitzetan agindu nahian dabiltzanen aurrean"

Homofobiaren, lesbofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak kanpaina bat aurkeztu du, gaur, pertsona guztiak ikusgai izatea eta aske eta beldurrik gabe bizi ahal izatea aldarrikatzen duena.

Foru-erakundeak «konpromiso irmoa eta argia» duela pertsona guztien berdintasunarekin, aniztasunarekin eta eskubideekin, «oinarrizko gizarte-aurrerapenak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoak berriro sortzen ari diren testuinguru global batean».

«Diskurtso horiek desberdinak direnen baztertzea legitimatzen dute, eta, horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da konkistatutakoa defendatzea eta aurrera egiten jarraitzea. LGTBIfobia ez da iraganeko errealitate bat. Aitzitik, iraun egiten du eta beste era batez berpizten ari da: erasoak, diskriminazioa, ikusezintasuna eta bizikidetza demokratikoa mehatxatzen duten gorroto-mezuak. Eta, errealitate horren aurrean, argi daukagu ezin garela axolagabe geratu. LGTBI pertsonen eskubideak defendatzea giza eskubideak defendatzea da.»

Ildo horretan, honako hau gogorarazi du: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egindako Euskadiko gorroto-gertakariei buruzko txostenaren arabera, 2024an Bizkaian egindako lau gorroto-delituetako bat sexu-orientazioagatik edo -identitateagatik izan ziren, guztira, 30 delitu.

«Berretsi behar dut beldurra ezarri edo askatasunak murriztu nahi dituztenen aurrean, hona gure erantzuna: eskubide gehiago eta berdintasun eta demokrazia handiagoak. Ikusgai, libre eta beldurrik gabe»