DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Kultur-sormen egonaldiak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/02/20

BALDINTZAK

  • 30 urte beherako gazteak
  • Taldeka edo banaka aurkeztu daitezke proiektuak
  • Egitasmo bat buruan dituztenak eta honi bultzada emateko laguntza behar dutenak
  • Proiektua euskara hutsez garatu behar da
  • Loraldiak aurkeztutako egitasmoak baloratuko ditu eta bat edo batzuk hautatuko ditu

EDUKIA

Loraldiak gazte sormena sustatu nahi du eta horretarako kultur sormen-egonaldia aurkezten du.
Lekeition eta aste oso batez, kultur-proiektuak sortzeko tutoretzapeko egonaldia proposatzen dugu.

📅 Egonaldia: Ekainaren 23tik 27ra
📍 Non: Lekeitio
🎯 Zer eskaintzen dugu?
✅ Sormen-egonaldia: egun bat eta bost egunen artekoa.
✅ Tutoretzapeko lana: sortzaile gazteek erreferente profesional baten laguntza jasoko duzue beren proiektua garatzeko.
✅ Baliabideak eta ostatua: lanerako espazio egokia eta mantenu-ostatu erdi-pentsioa.
✅ Kultur ekintzak: Loraldiak aste horretan antolatutako Lekeitioko Sormen Astearen ekintzetarako doako sarrera.

DEIALDI-EGILEA

Loraldia

komunikazioa@loraldia.eus

Loraldia