DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Laneratzen laguntzeko programa: soldadura-prozesuak eta -sistemak: arku urperatua, mig-mag eta elektrodo estalia

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/01/23

BALDINTZAK

1. 30 urtetik beherakoak.

2. Parte-hartzailetzat hartzeko, pertsonek, prestakuntza hasten den egunean, edo, geroago hasten badira,
baldintza hauek betetzea:
a) Artikulu honetako 1. paragrafoan adierazitako kolektiboren bateko kide izan behar dute.
b) Lanbiden izena emanda egon behar dute, langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran, betiere lan-kontratuak ez badu gainditzen aplikatzekoa den hitzarmenean ezarritako lanaldiaren % 50. Egoera erregularizatu gabe duten migratzaileen kasuan, Lanbidek eskainitako prestakuntza- eta orientazio-zerbitzuak eskatu izana egiaztatu beharko dute.
c) Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar dute.

EDUKIA

Prestakuntza teknikoa: SOLDADURA-PROZESUAK ETA -SISTEMAK: ARKU URPERATUA, MIG-MAG ETA ELEKTRODO ESTALIA
Metalezko egituren eraikuntzaren eta konponketaren arloko lanbide-gaikuntzara bideratutako prestakuntza-ekintza.
Programak, gainera, zeharkako konpetentzia giltzarriei buruzko prestakuntza jasotzen du, hala nola tresna digitalen erabilerari eta genero-berdintasunaren sustapenari buruzkoa.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

MAVI Formación

944356610

am@fmv.eus

Bizkaiko enplegu ataria