DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Ertibil Bizkaia 2020

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2020/02/07

BALDINTZAK

-  2019ko urtarrilaren 1etik eskaria aurkeztu arte, Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan etenik gabe erroldatuta egotea, edo, bestela, 2019/2020 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean matrikulaturik egotea, dela 1.1 oinarrian aipatutako ikus-arteen modalitateetako edozeinetan, dela fakultate horretan eskaintzen diren ikas-mailetan (masterrak, graduondokoak, doktoregoak).

- Adina: 1985. urtean edo urte horren ondoren jaio izana. 

- Erakusketa honetan ezin izango dute parte hartu aurreko urteetako deialdietan erakusketa bereko lehen sari berezia lortu zutenek.

EDUKIA

2020ko urtarrialaren 30etik otsailaren 07ra

Rekalde Aretoak, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura sailak antolaturiko Ertibil Bizkaia, Ikus-arteen erakusketa Ibiltariaren XXXVIII.edizioa aurkezten du. 

Pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta DVD-bideo modalitateak hartzen dituen Ertibil-Bizkaia 2020 izeneko ikusarteen erakusketa ibiltaria.

Erakusketa horren bitartez gehienez ere 18 artelan erakutsiko dira, aurreko modalitate horietako guztiak batuta, Bizkaiko hainbat udalerritan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

Rekalde zumarkalea, 30

Rekalde Aretoa